DOAKO TREN BERDEA ETA BISITA GIDATUA GUADALUPEKO GOTORLEKUA EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNEAN

Aza, 2017 Hondarribia, bisita, gotorlekua, tren berdea,

Igandean Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, ARMA PLAZA Fundazioak Guadalupeko gotorlekuari bisita gidatua euskaraz eskeiniko du igandean, tren berde panoramikoan igota.

Goizeko 10:00etan abiatuko da San Juan de Dioséko biribilgunetik, eta Guadalupera igoko da tren berde panoramikoa. Jarraian gotorlekuan bisita gidatua egingo da trenean berriz jaisteko.

Euskara hutsez izango da eta bi ordutako iraupenarekin.Ekimena doakoa da eta nahitaezkoa izango da erreserba egitea armaplaza@armaplaza.eus e-posta helbidean edo 943 64 36 77 telefonora deituaz. Plazak mugatuak dira.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika