TREN BERDEA BUELTAN DA HONDARRIBIAN UZTAILA ETA ABUZTUKO IGANDE, ASTELEHEN ETA ASTEARTETAN

Uzt, 2020

Igande honetatik hasita, uztaileko eta abuztuko igande, astelehen eta asteartetan Tren Berdea bueltan da Hondarribian. Udalak eta Behemendi Elkarteak antolatzen dute ekimena.

Juan Luis Silanes Ingurumen zinegotziak esan duenez, “goiz eta arratsaldeko ordutegian egingo du eta trenak 11:00tan, 12:00etan, 13:00etan, 17:00etan, 18:00etan eta 19:00etan aterako dira. Ibilbidearen iraupena 45 minutukoa izango da. Hondarribia ikusteko beste aukera eder bat da trena, eta ibilbideak bista ikaragarrietaz gozatzeko aukera ematen du”.

13 urtetik gorakoentzat sarrera 4 euro izango dira, 5etik 12 urte artekoentzat 2 euro eta 4 urtetik beherako haurrak doainik igo ahal izango dira. Sarrerak trenean bertan erosi ahal izango dira.

“Irteera eta helmuga Javier Ugarte kaletik izango da, eta Portuko kaleak zeharkatu ondoren, Ramon Iribarren pasealekutik Kai Berrira joango da, handik Higer bidera. Goikaldetik itzuli ondoren, berriz Portutik itzuliko da eta handik Harresilanda kaletik harresiak inguratuko dira berriz ere Javier Ugarte kalera bueltatzeko” amaitu du Silanesek.

Tren Berdean igotzeko ezinbestekoa izango da maskarila eramatea.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika