TRAINERUAREN BILAKAERA APIRILEKO ‘EZAGUTU ZURE HIRIA’ EKIMENAREKIN OSTEGUN ETA LARUNBATEAN

Api, 2019 Hondarribia, Arma Plaza,

Bueltan dugu berriz ere “Ezagutu zure hiria’ ekimena, ARMA PLAZA Fundazioaren eskutik. Ostegunean eta larunbatean hitzaldia eta bisita gidatua izango ditugu. 2018ko urrian hasi zen denboraldiarekin amaituko da, datorren udazkenean berriz beste bati ekiteko.

Apirileko saioan ‘Traineruaren eboluzioa Hondarribian’ izango da gai nagusia. Luis Mari Agirre, Koldo Ortega eta Inazio Olaziregi izango dira hitzaldia eta bisita gidatua emango dituztenak.

Osteguna 19:00etan ARMA PLAZAn, traineruak izandako eboluzioa aztertuko dute, eta larunbatean goizeko 11:00tan gabarrari kaleko Olaziregi ontziolan lehenik, eta Hondarribia Arraun Elkarteko instalakuntzetan jarraian, azalpen praktikoak emango dituzte.

Aurretik izen emateko, ARMA PLAZA eraikinean. 943643677 eta 943644623 zenbakietan, edota armaplaza@armaplaza.eus posta elektronikoan.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika