TOOMPAK KONPAINIAREN PERKUSIO IKUSKIZUNA OSTIRALEAN URDANIBIA PLAZAN.

Abu, 2018 Irun, Toom Pak, reciclart, soinua, kontzerua, mayumaná

Datorren ostiralean, abuztuak 24, Irungo Urdanibia plazan ikuskizun bat eskainiko da, Mayumaná estiloaren oso antzera. Kasu honetan Toompak konpainia madrildarra etorriko da.

Soinu eta zirrarazko ikuskizunak muntatzen ditu. Konpainiak, Alcalá de Henaresen sortua, hip hop erritmo frenetikoz beteriko ikuskizuna ekarriko digu, birziklatutako objektuekin egina.

Eszenatokiaren gainean bost musikari ikusiko ditugu eta oso objektu desberdinei soinua aterako die, alegia, bidoiak, hodiak, gurpilak, pertzak edo makilak. Zaborretik jasotako objektu horiek eta beste batzuk soinu-instrumentu bihurtzen dira, indarra, zoriona eta emozioa banatuz.

Marta Torres-en dramaturgia eta zuzendaritzapean Felipe Dueñas, Micky Pareja, Chacho Velayos, Manuel Leal eta Gorka Gonzálezek break dance, funky edo capoeira mundura hurbilduko gaituzte.

Konpainia

Toompak izenaren itzulpen literala "zaborren erreskatatzaileak" da eta tribu horren inguruan daukagun informazioa oso urria da. Ez dakigu nondik datozen, baina ozeano atlantikoan eta pazifikoan deskubritutako "kontinente berrietan" kokatzen dira, alegia, Ghana-ko hondakin elektronikoen zabortegi handian, ironikoki Rio de Janeiroko Jardin Gramacho bezala deitua, eta edozein azalera handitan ere topa ditzakegu; haien eremu zabalak zabortegi bihurtzeko askatasuna izan dugu gero bertara bidaltzeko gure hondakinak, gure zaborrak, azken batean, mespretxatzen dugun hura guztia.

Ostiralean, abuztuak 24, gaueko 22:00etan Irungo Urdanibia plazan.

Dramaturgia eta zuzendaritza: Marta Torres

Musikariak: Felipe Dueñas, Micky Pareja, Chacho Velayos, Manuel Leal eta Gorka González


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika