DENA PREST BASQUE MARKET EKITALDIRAKO, ASTEBURU HONETAN

Eka, 2017 Basque Market, Hondarribia, disenatzaileak

Asteburu honetan Itsas Etxea Auditoriumean Basque Market ekitaldia izango da, bigarren urtez. Larunbata eta igandean izango da, goizeko 10:00etatik 20:00ak arte, eta sarrera doakoa izango da.

Basque Market diseinatzaile, artista, sortzaile eta abarrentzako eremua dela,eta jende guztiarentzat irekia da. Ez da saltzeko merkatua bakarrik, hori baino gehiago ere bada; erakusketariak elkarren artean aritu daitezke eta lankidetzak sor daitezke bertan. Gogoratu behar da iaz 3.700 pertsona baino gehiago bertaratu zirela lehen aldia zuen ekimenera”.

Bigarren ekitaldi honen berrikuntza zera da, azoka Creacity-ren barruan txertatua dagoela; hori dela eta proiektuan dauden hiru hirietako erakusmahaiak egongo dira, Hondarribia, Baiona eta Iruñeakoak.

Larunbata eta igandean azoka goizeko hamarretatik arratsaldeko zortziak arte egongo da zabalik eta sarrera doakoa da. Santamariamagdalena Tailerrarekin ume txikientzat izango dira jarduerak; Creacity proiektuaren barruan dagoenez, hiru hirietako arkitektura, historia eta gastronomiarekin lotuak izango dira jarduerak.

“Hondarribiko 17 komertziok ekimenarekin bat egin eta parte hartuko dute aurten, eta hori gauza positiboa dela uste dugu Udaletik” esan du Maria Serrano zinegotziak.

Asteburuan zehar The Icer Company, Los Secos, Oso Fan eta Lauroba musika taldeen emanaldiak izango dira. Gainera, Jone Lizarraldek harresien maketa egingo du.

2017KO ERAKUSKETARIAK

1. Amaia Torres (Hondarribia). Ilustrazioak.

2. Bale Urdina Tailerra (Hondarribia). Arte tailer denda

3. Igali Art (Hondarribia). Kamisetak eskuz margotuta

4. Oskarbi Kultur Elkartea (Hondarribia-Irun). Bidasoako idazle elkartea

5. Apotheke (Iruña).  Birziklatu, zaharberritu eta berreskuraturiko altzariak.

6. Artisai (Iruña). Complementos hechos con punto de cruz

7. Korapilo (Iruña). Eskuz egindako arropa

8. Las Pitxis (Iruña). Motxilak, zorroak eta osagarriak.

9. Carlottas (Iruña). Haurrentzako artisau zapatilak.

10. Les Soeurs Pirates (Baiona). Zilarrezko bitxiak

11. Katxi Klothing (Baiona). Modu jasangarrian sortutako arropa eta osagarriak.

12. Linda Clarini Bijoux (Seignosse, Okzitania). Bitxiak

13. Expositor invitado: Amarenak (Donostia). Kaikuak


HAURRENTZAKO TAILERRAK (DOHAINIK)

– CREACITY HERRIA: (BAIONA-HONDARRIBIA-IRUÑEKO SKYLINE-A)

Ekainak 3> 11tik- 12tara

Hiru hirien adierazgarriak diren elementu arkitektoniko desberdineko kartoizko pieza handien errealizazioan datza. Skyline berri bat birsortuko da, umeek bere gusturako piezak margo ditzatela. Lantegi hau talde-jarduera da. Behin amaituta piezak hiri gisa jarriko dira Itsas Etxea apaintzeko.

Sortuko diren elementuak izango dira: Hondarribiko – Iruñeko bastioia, Hondarribiko, Baionako eta Iruñeko kolore-etxeak, Baionako zubia eta katedrala, Hondarribiko eta Iruñeko itsaso/ ibaia eta Iruñeko Udaletxea.

- ZEZENAREN BURUA

Ekainak 3> 17tik- 18tara

Zezena oso barneratua dago Creacity-n parte hartzen duten hiru hirietan (Hondarribia, Iruña eta Baiona), haietako batentzat jai-sinbolo bat izanez. Tailer honetan zezen baten burua eta isatsa egingo dute. Tailerrean kartoizko txantiloi desberdinak marraztu eta moztu eta haien artean itsatsiko ditugu gure zezena sortzeko.

- SUKALDARI MANTTALA

Ekainak 4> 11tik- 12tara

Gastronomia euskal kulturaren ezinbesteko beste elementu bat da; Creacity eratzen duten hiri desberdinen erakargarritasun turistiko eta bereizgarria. Gure hirietara datorren turismoak pintxoak elementu garrantzitsutzat nabarmentzen dute. Horregatik, eskulan honetan paperezko mantala bat apainduko dute, pintxoak eta sukaldaritza-elementuak marraztuz.

– BASQUE BALEA

Ekainak 4> 17tik- 18tara

Balea, historikoki, Euskadirekin harreman handia izandako animalia bat izan da. Balea-industria garrantzi handia izan du bai Baionan bai Hondarribiko itsasbazterrean. Eskulana itsasoko harri bat balea izango balitz bezala margotzean datza eta plastilinarekin isatsa eta olatuak modelatzea.




Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika