THOMAS OSPITAL ORGANUJOLEA LARUNBATEAN PARROKIAN ‘VII. AZKUE MEMORIALEAN”

Ira, 2020

Larunbata honetan, urriaren 3an, Jasokunde eta Sagarrondoko Andre Mariaren Parrokiak kontzertu berezia jasoko du. Jose Manuel Azkue organujole hondarribiarraren omenezko “Azkue VII. Memoriala”, arratsaldeko 19:00etatik.

“Ekitaldiaren antolatzailea Oiartzungo Organujoleak Kultur Elkartea da, Udalaren laguntzarekin” esan du Juan Luis Silanesek, Kultura zinegotziak.

Hasiera batean memorial hau normalean Azkuek jotzen zuen lau organotan antolatu nahi izan dute, Oiartzun, Irun, Hondarribia eta Donostia. Aurten Oiartzungo parrokian lan batzuk direla eta ezin izango da kontzertua egin, eta Irunen igandean izango da.

Kontzertuak eskaintzera aurten Thomas Ospital lapurtar organista gaztea dator, azken urtetan ikaragarrizko maila ematen ari dena. Pariseko Sain Eustache elizako organoaren titularra eta mundu mailan punta-puntako organujoleetako bat da Ospital.

“Mozart, Franck, Vierne eta Lizst-en obrak interpretatuko ditu, baita berak sortutako pieza bat ere.” gehitu du Silanesek.

Sarrera doakoa izango da eta ezinbestekoa izango da gonbidapena ARMA PLAZAn edo https://tickets.kutxabank.es webgunean hartzea. Maskara nahitaezkoa izango da denentzat.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika