EUSKARAZKO ANTZERKIA MARKELIÑE TALDEAREKIN OSTIRALEAN HONDARRIBIAN

Abe, 2017 Hondarribia, teatro, Markeliñe

Ostiralean arratsaldeko 18:00etan euskarazko familia-antzerkia izango dugu Itsas Etxea Auditoriumean. Markeliñe Antzerki Taldearen eskutik, ‘Kixote, Santxoren zorabioa’ ikus ahal izango dugu. Sarrerak 3 eurotan saltzen dira, ostegun arte ARMA PLAZAn, ostiralean bertan Itsas Etxean baita Kutxabank-en gunean ere.

Sinopsia

Cervantesen nobelaren pertsonaien izakera oinarritzat hartuz, adizkidetasun istorioa proposatzen dugu gure QUIJOTEn. Ez dugu nobela kontatu nahi, baina bere protagonistak erabiliko ditugu ameslarien eta errealitateari itsatsita daudenen arteko konfrontazioaren istorioa kontatzeko. Bizitza ikusteko bi aldeak, Sancho, oinak lurrean dituena eta Quijote, egunerokotasunari, ohizkoari, benetakoari beste sentsu bat bilatu nahian.

Almagron (Ciudad Real) ospatzen den "5º Certamen Internacional Barroco Infantil" saria irabazi du, eta

FETEN Saria ere lortutakoa da, Sormenari, Dramaturgiari eta Espazio Eszenikoari hain zuzen.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika