GABON HAUEK ERA DESBERDIN ETA DIBERTIGARRIAN IGAROTZERA ANIMATZEN AL ZARA?

Abe, 2017

Gabon hauetan, Gazteria Zerbitzuak berrikuntzaz jositako programa eskainiko du; proposamen berrien emaitza izan den egitasmo alternatibo bat, aisi aktibo eta partehartzaile bat egiteko ikuspuntu desberdinekin eta moduekin osatutakoa. Eta helburu bezala, protagonisten gozamena eta ilusioa dutenak. Irundar gazteen sormena eta esperimentazioa garatzen dituzten tailer eta ekintza desberdinek osatzen duten programazio berezi bat.

Halaber, "TXIKILAB Palmera Montero, hirugarren Udal Haurtxoko berriak bere ateak irekiko ditu gaurkoan, abenduak 18an, eta Udaletxean dituen Haurtxokoen sarera bat egingo du. Umeen garapen osora bideratutako ekintza estimulante, dibertigarri eta hezigarriei zuzendutako proiektua gauzatu eta osatzen ditu hirugarren Haurtxoko honek" azaldu du Gomez ordezkariak. "TXIKILAB-ek espazio desberdin bat izan nahi du, esperimentaziora irekia, berrikuntza programazioaren eta aktibitatean ardatz delarik. Artistikoa, ekoizpena eta sormena garatzeko eremua izango da hau". Izen emateko epea jada irekita dago, ww.irun.org orrialdea bitartez egin beharko da, eta honek izango duen ordutegi arrunta astelehen, astearte eta asteazken, arratsaldeko 16:30etatik 19:30ak bitarte izango da.

"Ikasten, sortzen eta gozatzen, hazi!"

Bestalde, Gazteria Zerbitzuak jakinarazi du datozen asteetan Haurtxokoek ordutegi berezia izango dutela, umetxoek Gabonak direla eta, gazteriak egunotarako antolatu duen programazio bereziaz gozatu dezaten hiru Haurtxokoetako batean. Hortaz, Gabonetako ordutegia, abenduak 26tik 29ra eta urtarrilak 2tik 5era, astearte, asteazken eta ostegunetan goizeko 9:00etatik 13:00era izango da, ostiraletan, berriz, 9:00etatik 16:00etara.

Carlos Subijanak eta Isa Arrigainek, Haurtxokoek jolasez, eskulanez, zine eta krispetez, sukalde, dantza, mozorro tailerrez eta patinatzeaz, osatutako programa erakargarria izango dutela aditzera eman dute.

Zuk egiten duzu Gaztelekua!

"Eta Martindozenea Gaztelekua ere ez da atzea geratzen 2017 gabon hauetan. Urte osoan zehar tailer eta ekintza desberdinez osatutako programazioa eskaintzen badute, orain, data berezi hauetan haratago doaz" esan du Josune Gomezek. Bertako programa xehetasunez, Ane Calvok azaldu digu "Gaztelekura gerturatzen den edonork Shuffle eta Dance Hall MasterClass batean parte hartu ahal izango du, baita Graffiti edo Slime tailerrean ere, eta nola ez, baita urteari amaiera emateko antolatzen dugun, eta gazteek primeran pasatzen duten Gazte Kotiloiean ere". Ordutegiari dagokionean, Gaztelekua asteartetik ostegunera, arratsaldeko 17:00etatik 20:00ak bitarte egongo da irekita eta ostiral eta larunbatean, 17:00etatik 21:00ak bitarte.


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika