TECH TAILERRAK, 2017KO UDA

Eka, 2017 taillerrak, teknologia, Irun Factory, Irun Ekintza, 3D, robot

Zerbait berezia egin nahi al duzu Uda honetan? Errobotika, bideojokoak, elektronika gustukoak al dituzu? ala geldigaitza eta sortzailea zara, besterik gabe? Orduan, aurten zorioneko zaude. Eman ezazu izena udako gure tailerretako batean, eta dibertitu zaitez ikasiz. Animatzen al zara gurekin gozatzera? Tailer guztiak Irun Factory-n egingo dira (Loidi Bizkarrondo 8-behea, Irun)

Tailerrak

Diseinatu, inprimatu eta eraiki ezazu zeure robota 3Dn

Data: Uztailaren 10etik 14ra

Ordutegiak: 09:30etik 13:00etara

Adina: 13 urtetik aurrera

Egonezina bazara eta gauza berriak ezagutzea gustatzen bazaizu, hau izan daiteke zure tailerra. Diseinatu eta marraztu itzazu zuk zeuk piezak. Ikasi ezazu 3D inprimagailu bat erabiltzen. eta inprimatu ezazu. Muntatu edo programa ezazu zeure robota edo garabia, Legoren EV3 robotika kit-etik abiatuta.Izena emateko: hemen


Atera ezazu barruan daramazun artista, eta sortu itzazu zuk zeuk musika-bideoklipak (dagoeneko ez dago tokirik).

Data: Uztailaren 10tik 14ra

Ordutegiak: 15:00etatik 18:00etara

Adina: 7-12 urte bitartekoak

Zuk zeuk bideoklipa sortzea profesionalen kontua besterik ez dela uste al zenuen? Bada, ez; eman ezazu izena tailer honetan, eta ez dela horrela erakutsiko dizugu, barruan daramazun artista atereaz. Ikasi itzazu era sortzailean irudien edizioaren oinarrizko nozioak, audio-tresnak erabiltzen eta gidoiak programatzen, eta baita hori guztia konbinatzen eta zeure musika-bideoak sortzen ere zeure bideo edo argazkietatik edo beste batzuenetatik abiatuta.

Hasi zaitez teknologia berriak erabiltzen era dibertigarrian

Data: Uztailaren 17tik 21era

Ordutegiak: 09:30etik 13:30era

Adina: 7-12 urte bitartekoak

Denetik pixka bat esperimentatu eta ezagutuko dugu. Hasi zaitez teknologia berriak erabiltzen era praktikoan, dibertigarrian eta zeure irudimena erabat askatuz.


Bideojokoak 3Dn garatzen

Data: Uztailaren 17tik 21era

Ordutegiak: 15:00etatik 18:00etara

Adina: 13 urtetik aurrera

Neronek egin al dezaket neure bideojokoa? Bai, noski! Ezagutu itzazu Unity aukerak, eta ikasi ezazu zeure 3D bideo-jokoa egiten, eskubidetik salbuetsita dauden grafikoez baliatuz, zerotik abiatuz; eta gero, igo ezazu Google Play-ra, eta ea zenbat deskarga dituzun. 
Izena emateko hemen

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika