SUTEAK EKIDITEKO SASI ETA BELAR GARBIKETA EGIN DA JAIZKIBEL MENDIAN

Ira, 2020

Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundia Jaizkibel mendiko zenbait eremu garbitzen eta sastrakaz libratzen ari dira, batez ere Justizetik mendebalderantz, Santa Barbaran eta Martitxeko inguruetan”.

Proiektua bi erakundeek ordaindua da, eta xedea mendiko zenbait eremutatik belar handiak eta sastrakak kentzea da, hala sute arriskua gutxitzeko.

Juan Luis Silanesek, Nezakaritza eta Ingurumen Zinegotziak, zera esan du: “azken urteetan ez da jarraikortasunarekin egin garbiketa sakonik, eta sasiak zabalduak ziren, neurri handiak zituzten, eta hori moztu egin behar zen.

Hori dela-eta garbiketa lan handia egiten ari gara Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera, eta Jaizkibel mendiko azalera osoan prebentzio eta mantenimendu plan bat egiteko lanetan gabiltza” gehitu du Silanesek.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika