SOROETAKO FRONTOIAN ITXITURA BAT JARRI DU UDALAK

Mai, 2020

Soroetako frontoian itxitura bat jarri behar izan du Udalak. Hala eman du aditzera Gonzalo Carrion Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak.

“Duela bi urte 13.000 euro inbertitu genituen pilotalekuan, eta ireki bezain laister margoketak egin ziren frontoi osoan, kirola egitea zaildu egiten zutelarik pintadek.

Aurten, EMEKI Elkarteak antolatu zuen pala txapelketarako berriz egokitu egin genuen frontoia, eta oso egun gutxitan, finala jokatu aurretik, berriro margotua izan zen, eta oraingoan itxitura bat jarri behar izan dugu” esan du Carrionek.

“Larrialdi Egoerak dirauen bitartean, Soroetako frontoia itxita mantentzen da. Normaltasunera bueltatzean, aztertuko dugu zer nolako kondiziotan ireki frontoia” gehitu du Carrionek.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika