SOLASALDIA IRUNGO OIASSO ERROMATAR MUSEOAN: “PONPEIAKO KOLOREAK AURKITUZ…”

Ots, 2020

Datorren ostegunean, otsailaren 27an, EHUko Kimika Fakultateko Maite Maguregik honako solasaldia aurkeztuko du Irungo Oiasso museoan: 'Ponpeiako koloreak aurkituz Kimika Analitikoaren bidez'. Hitzordua 19: 00etatik aurrera izango da, erromatar museoan bertan. Sarrera doakoa izango da, eta toki guztiak bete arte sartu ahalko dira ikus-entzuleak.

Hitzaldian, besteak beste, Ponpeian agertu diren pigmentuak azalduko ditu Maguregik. Gainera, indusketetako horma-pinturetatik zuzenean ateratako pigmentu originalak berreskuratzeko modua azalduko du, eta ikusgai jarriko ditu pigmentu horien geroko azterketa eta horien kolore-aldaketak.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika