SOLAS-JOLAS EUSKARA ARLOAREN ESKAINTZA EUSKARAREN ERABILERA SUSTATZEKO

Mar, 2018 Irun, solas jolas, haurrak, uda

Irungo Udalaren Euskara Arloak Solas Jolas programa aurkeztu du aste honetan. Programa honen helburu nagusia da haurren artean euskararen erabilera sustatzea eta hizkuntzarekiko haurraren jarrera hobetzea. Solas-Jolaserako aurreinskripzioa egiteko epea irekia.

Solas-Jolas udaleku irekia, Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urteko geletako eta Lehen Hezkuntzako lehenengo eta laugarren maila bitarteko haurrei zuzendua da (2013 eta 2008 artean jaiotakoak). Horietaz gain, bosgarren eta seigarren mailako dibertsitate funtzionala duten haurrek ere parte har dezakete, 12 urteko mugarekin.

Aurten, gainera, dibortziatuta edo legez bananduta dauden gurasoen seme-alabak, nahiz eta Irunen erroldatuta ez izan, uztaila edo abuztu osoan zaintza duen gurasoa Irunen erroldatuta baldin badago, zaintzapeko hilabetean parte hartzeko aukera izango dute. Horretarako epaitegiko sententzia edo ziurtagiria aurkeztu beharko du interesatuak.

SOLAS JOLAS 2018 udalekuan parte hartzeko, interesatuek aurre-inskripzioa martxoaren 5etik 16ra, biak barne, egin behar dute: www.irun.org web orriaren bitartez, HAZeko autozerbitzu terminaletan egunero (8:00etatik 22:00etara), edo 010/ 943 50 51 52 telefonora deituta (astelehenetik ostiralera 8:00etatik 20:00etara).

Aurre-inskripzioa egitean honako datu hauek eman beharko dira: izen-abizenak, helbidea, posta elektronikoa, harremanetarako eskuko telefono zenbakiak, aukeratutako txanda (uztaila, abuztua edo biak), ikasten ari den ikastetxearen izena, zikloa eta eredua, eta Solas Jolaserako aukeratutako ikastetxea/ak. Horretaz gain, haurrak dibertsitate funtzionalik duen ala familiak DBE (Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta) kobratzen duen zehaztu beharko dute, izan ere, eta hau aurtengo berrikuntza bat da, DBE edo RGIa kobratzen duten familiei %75eko deskontua egingo zaie prezioan.

Zozketari begira, familia unitateko kide batek baino gehiagok parte hartuz gero, aurre-inskripzioa bakarka edo familiako kide guztientzat egin nahi den azaldu beharko da.

OHARRA: Posta elektronikoa eta telefono mugikorra ematea oso garrantzitsua da, izan ere, baliabide horiek erabiliko dira komunikazio guztiak egiteko. Eman ezean, programaren inguruan komunikatzen den guztiaren berri izateko, interesatuak erne ibili beharko du (epeak, oharrak, etab.).

Zozketarako onartutakoen behin-behineko zerrenda www.irun.org webean jarriko da martxoaren 26an. Horretaz gain, 010 / 943 50 51 52 telefonoetara deituta ere kontsultatu ahal izango da. Esan beharra dago garrantzitsua dela zerrendak kontsultatzea eta akatsen bat izanez gero, horren berri ematea Euskara arloari. Zozketa apirilaren 16an egingo da eta egun horretan bertan 15:00etatik aurrera argitaratuko dira behin betiko zerrendak. Plaza lortu dutenei korreo elektroniko bat bidaliko zaie behin betiko izenematea egiteko argibideekin.

Izenematea interneten bidez egin beharko da SAC24h zerbitzuaren bitartez (www.irun.org/sac), edo HAZeko autozerbitzu terminaletan (San Martzial kalea, 2) egunero 8:00etatik 22:00etara. Urtero bezala, bi txanda izango dira, lehenengoa uztailaren 3tik 27ra eta bigarrena abuztuaren 2tik 29ra. Ordutegia 9:00etatik 13:00etara izango da. Anai-arrebek zentro diferenteetan badute plaza, Euskara arloak mekanismoak adostuko ditu eragindakoekin denak garaiz iritsi ahal izateko.

Gainera, talde guztiek izango dute irteera bereziko egun bat. Egun horretako ordutegia aldatuko da: Haur Hezkuntzako haurren ordutegia 09:00etatik 14:30era izango da eta Lehen Hezkuntzakoena 9:00etatik 17:00etarakoa. Talde pedagogikoak aldez aurretik jakinaraziko du zein egunetan egingo den.

Informazio gehiago behar izanez gero www.irun.org/euskara web orrian edo 010 / 943 505 152 telefonoan eskura daiteke.

Aurten eskainiko ditugun ikastetxeak hauexek dira:

Uztailean

HAUR HEZKUNTZAN: Belaskoenea, Dunboa, Elatzeta, Lekaenea, Eguzkitza eta Txingudi

LEHEN HEZKUNTZAN: Belaskoenea, Dunboa, Elatzeta, Lekaenea, Eguzkitza eta Txingudi

Abuztuan

HAUR HEZKUNTZAN eta LEHEN HEZKUNTZAN: Dunboa

Prezioari dagokionean, aurten bi aldaketa daude; alde batetik, kontuan hartuko da familia unitateko partehartzaile kopurua:

eta bestetik, aipatu bezala, DBE (Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta) kobratzen dutenek Kuota orokorraren %75eko deskontua izango dute.

  1. 1 kide 71,40 € haur eta hilabete bakoitzeko
  2. 2 kide garai berean 57,10 € haur eta hilabete bakoitzeko
  3. 3 kide garai berean 42,85 € haur eta hilabete bakoitzeko
  4. 4 kide edo gehiago garai berean 28,55 € haur eta hilabete bakoitzeko

Argazkia:  Designed by Freepik

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika