SOKA,DANTZA – ERAKUSKETA HENDAIAN

Aza, 2017 Hendaia, dantza, soka, erakusketa

Dantza da euskal nortasunaren bereizgarrietako bat, eta oraingo aktoreek esanahi berri bat ematen diote: errotzea, integratzea, lotura soziala, bizikidetza. Bat-bateko jai dantzatik hasi eta folklore talderaino –behin eta berriz berritzen diren aspaldiko erritualen eta egungo kreazioen bidez- bata bestearen ondoan bizi diren hainbat erabilera egoteak betiereko galdeketan jardun bat dagoela adierazten du.

Hori guztia ekartzen du gogora SOKAk, Euskal Kultur Erakundeak (ICB)eta Gipuzkoako Foru Aldundiak ekoiztutako erakusketa multimediak. Lau hizkuntzatan diseinatua da (euskara, frantsesa, gaztelania, ingelesa), eta 400 ilustraziotik gora ditu (ikonografia-fondoak, elkarrizketa-laburpenak, soinu-klipak, fitxategi-irudiak, eta abar) eta estetikari buruzko bideo sorkuntzak edo euskal dantzaren alderdi sozialari buruzkoak ere.


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika