“SMALL FOOT” HAURRENTZAKO FILMA IGANDEAN, ABENDUAREN 16AN, HONDARRIBIAN

Abe, 2018 Hondarribia, zinea, Itsas Etxea

Datorren igandean, abenduaren 16an, 18:00etan, Hondarribiko Itsas Etxeko auditorioan proiektatuko da "Small Foot” haurrentzako animazio filma. Oraingo honetan, proiekzioa euskaraz egingo da.

Filma ikusteko sarrerak dagoeneko salgai daude ohiko tokietan 3€-ko prezioan.

Sarrerak: Aurretiko online erosketa

Aurretiko erosketa: Arma plaza

Leihatilan: Gertaera baino 2 ordu lehenago

SINOPSIA

"Smallfoot" filmak buelta ematen dio Bigfoot delakoaren kondairari. Yeti gazte eta azkar batek aurkitu zuen bere ustez existitzen ez zen gauza bat: gizaki bat. “Gizakiaren” albisteak ospea ekarri zion eta bere ametsetako neska lortzeko aukera ere bai. Era berean, horrek astindu ederra ekarri zion Yetien komunitateari eta beraien elurtutako herrixkatik harago zein gauza gehiago egon ote litezkeen hasi ziren galdetzen beraien buruari.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika