SIDECARS BANDAK IRUNEN HASIKO DA ANTZOKIEN BIRA

Aza, 2018 Irun, Concierto, Amaia, Sidecars

Irungo Udaleko Kultura arloa hasi da 2019ko kultura agenda lantzen eta musika proposamen handienetako bat iragarri du. Ostegunean baieztatu dute kontzertua emango duela Sidecars taldeak Amaia Kultur Zentroan, urtarrilaren 18an, 20:30etik aurrera, Irun Zuzenean musika dinamizazio programaren barruan.

Kultura arlotik azpimarratu dute banda ospetsu madrildarrak antzokien biran emango duen lehen kontzertua; beraz, aurreikusten da bezperan iritsiko direla azken doiketak eta probak egin ahal izateko Amaia Kultur Zentroan. Sidecars taldearen biran, “Cuestión de gravedad” izenburuko beren laugarren diskoa aurkezten jarraituko dute. Diskoak gaur egungo musikaren apustu finkoetako bat bezala bultzatu du taldea eta agindutakoa errealitate bihurtu da. Orain bandak beste buelta bat ematen die “Cuestión de gravedad” izenburuko diskoko kantei eta bira hau aurkezten du 2019rako.

Azken lan horretako emanaldiak hasi ondoren –kontuan hartu behar da areto itxietan hasi zela, jarraian egin zireno 4 Riviera historiko haiekin)-, jaialdi garrantzitsuenetara joanez jarraitu zuten (Arenal Sound, Weekend Beach, Sonoroma) eta orain Sidecars antzoki eta auditorioen bira hasiko da, horretarako errepertorio eta eszenaratze bereziez.

Irungoa izango da lehenengo emanaldia eta banda ia 20 eszenatokietan arituko da (dagoeneko baieztatuta daude). Gainera, Amaia Kultur Zentroko emanaldia gure inguruko ia bakarra da, Bilbokoa salbuespen gisa hartuta eta probintzia bateko hiriburuan egiten ez den kontzertu bakarra izango da Alacanteko Ibiko auditorioa alde batera utziz. Datu interesgarri gisa, Sidecars taldeak Irunen eman zuen lehenengo kontzertuaren 10. urtemuga betetzen denean emango da. Lehenengo kontzertua 2009an izan zen, Tunk aretoan.

Sarrerak salgai egongo dira azaroaren 30etik (ostirala), ohiko tokietan (Luis Mariano Turismo bulegoan eta Amaia KZko leihatiletan, kontzertuaren egunean (plaza libreak geratuz gero). Prezioa: 16,65 euro (sarrera orokorra) eta 12,50 euro (14 urtetik beherakoak, langabeak eta Gazte txartela dutenak).


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika