Segurtasunerako eta gaizkintzari aurrea hartzeko politikak aplikatzen parte hartzen duten eragile guztiak bildu ziren Herriko Etxean, lehen aldiz udal

Aza, 2020

Segurtasunerako eta gaizkintzari aurrea hartzeko politikak aplikatzen parte hartzen duten eragile guztiak bildu ziren Herriko Etxean, lehen aldiz udal agintaldi berria hasi zenetik, 2020ko azaroaren 25 honetan.

Kotte Ecenarro auzapeza buru zuen bilkura horretan balidatu ziren batzorde horren funtzionamendu egokirako funtsezko diren dokumentuak (barne araudia eta deontologia gutuna). Hurrengo urteotarako bide orria ere berriz zehaztu da. Aitzineko agintaldiko 3 ekintzak luzatu badituzte ere, beste bi atal berri gaineratu dituzte ere.

ARDATZ NAGUSIAK ZEHAZTURIK DIRA

Halatan, bada, lantaldeek honako gai hauek landuko dituzte:

emakumeei egin indarkerien aurkako borroka eta prebentzioa

Mendekotasun jokamoldeen aurkako borroka eta prebentzioa eta arriskuen murriztea

lasaitasun publikoa (“Bideozaintza” azpitalde batekin)

Gaineratu dira

gizarte laguntza

bereizkerien aurkako borroka

Herria eta bertan diren eragile guztiak prebentzioan engaiaturiik dira. “Botere publikoen lehentasuna da, gogoratu du Hervé Jonathan suprefetak eta Jérôme Bourrier Errepublikaren prokuradoreak sostengatu du horretan, bai eta azpimarratu ere “segurtasun batzordearen eragile asmoaren garrantzia” aldi berean prebentzioa, errepresioa, zigor jaukimenduez beste neurriak eta biktimen laguntza bateratzen dituelarik.

Kotte Ecenarro auzapezak bere poza agertu du eragileen artean ematen den elkarlan eta parte hartzeagatik. Segurtasun batzordea elkar aditze lekua da herrian segurtasun ezaren aurkako borrokari eta gaizkintzari aurrea hartzeari buruzko lehentasunak ezartzeko eta helburu hori lortua da jadanik. Frédéric Tranche, lasaitasun publikoaren ardura duen auzapezordeak, bere aldetik, Herriak gai horretan egin dituen ahaleginak aipatu ditu, bereziki udaltzaingoaren azkartzearekin, bideozaintza herrian hedatzen jarraitzearekin eta lehen mailako eskola guztiak segurtatzearekin.

Mugazgaindikoaren gaia ere aipatu da. Arauak ez dira berdinak Bidasoaren alde bietan legeei dagokienean (eskuterrak, alkohola, drogak). Gazteekiko lotura azkartzeko asmoz, Herriaren animatzaileek prebentziorako heziketa tresna bat egin dute.COVID 19 dela eta ezin izan da martxoan banatu. Laster banatuko da.

Ezin bilkura amaitu, azaroaren 25 horretan, emakumeei egin indarkerien aurkako nazioarteko eguna aipatu gabe. Segurtasunerako eta Gaizkintzari Aurrea Hartzeko Tokiko Batzordearen kideek gogora ekarri dute arazo horri arreta berezia egin ziotela eta osasun egoerak areagotu duela arazo hori.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika