SAREUSKA EGITASMOAK BOSGARRENEZ EGIN DU GAUR GOIZEAN MINTZODROMOA

Aza, 2018 Irun, Sareuska

Irungo Mendibil merkatalgunean egin da gaur goizean Mintzodromoa. Sareuska euskararen sareak antolatuta, Bidasoa Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak, Hego Lapurdiko Euskal elkargoak eta Bortzirietako Euskara Mankomunitateak osatzen dute.

SAREUSKA egitasmoaren xede nagusia Bidasoaz bi aldeetako eskualdeetan euskararen erabilera bultzatzea eta dinamizatzea da. Helburu hau lantzearren Sareuskak garatutako plangintzan kokatzen den ekimenetariko bat da MINTZODROMOA.

Hantxe izan dira Hondarribiko Alkate Txomin Sagarzazu eta hainbat zinegotzi, baita Euskaltegiko ikasle zein Mintzalaguneko hainbat partaide ere.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika