SANTI RODRIGUEZ BAKARRIZKETALARIA IRUNGO AMAIA KULTUR ZENTROAN URARRILAREN 20AN

Abe, 2018 Irun, Agustin Jimenez, bakarrizketalaria, Amaia K.Z

Datorren urtarrilaren 20an, Santi Rodriguez bakarrizketalariak “Infarto” izeneko bere ikuskizuna aurkeztuko du 20:00etan Amaia Kultur Zentroan. Dagoeneko salgai daude sarrerak.

Sarrerak salgai daude jada 14,60 euroan (9,40€ tarifa murriztua) ohiko tokietan: Luis Marianoko Turismo-bulegoan, kutxasarrerak webean, eta Amaiako leihatilan, ikuskizunaren egunean bertan.

SINOPSIA:

Hilzorian zaudenean, zure bizitzaren pelikula osoa ikusten omen duzu. Baina antzezlan bat ikusi du Santi Rodríguezek; erabateko ikuskizuna bereari buruz, heriotzari nola ihes egiten dion eta bere zina zerutik erori zaion bigarren aukera hau gozatzeko. Eta hori guztia, bete-bete egindako antzoki batean, hori da-eta berea, umorez, distiratsu eta antzerkiz, antzerki handiaz. Jantziak, argiak, dramaturgia, eszenografia, aktore itzela eta zalantzarik sortzen ez duen istorio bat. Bihotzekoak eman dio familia-bizitza egonkorra duen gizon heldu bati, eta hilzorian dagoela, bere bizitzaren errepasoa egin eta errebelazio jainkotiar bat izan du. Bidaia horretatik itzultzea lortu du, ikus-entzuleen harridurarako. Esperientzia traumatiko eta adierazgarri horren aurrean, bigarren aukera hori aprobetxatu nahi du gure protagonistak, eta egin gabe geratu zitzaizkion kontu guztien zerrenda betetzen saiatzen da, nahi sinple eta arinenetatik proiektu anbiziosoenetara. Motibazio gehiegi duen heldu bat da. Ausarkeriaraino iristen den bizi-gogoa, espero ez zuen luzapena beldurrik gabe eta frenorik gabe aprobetxatzeko gogo neurrigabea dira osagai perfektuak bizitzari buruzko komedia bikain honetarako… non tragedia susmatzen den. Ez zaitez joan argira! Zatoz Antzokira! Eta goza ezazu zazpi bizitza eta gehiago, askoz gehiago, dituen aktore baten obra berriarekin, eszenatokiko animalia baita Santi Rodríguez, bibote ukaezina eta barrearen ordezkaria.


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika