SANTA MARIA MAGDALENAKO JAIAK LARUNBATA ETA IGANDEAN

Uzt, 2018 Hondarribia, auzoko jaiak

Madalenako Jai Batzordea “Madalenak” Elkartetik, aurten ere Santa Maria Madalenaren omenezko auzo jaiak antolatzeko asmoa dutela jakinarazi dute. Jaiak uztailaren 21 eta 22an ospatuko dira honako programarekin:

Uztailak 21 (larunbata)

19:00: Txupinazoa eta Santa Maria Madalenaren koadroaren igoera Madalena karrikan.

Uztailak 22 (igandea)

8:00: Dultzaineroak koadroaren azpian jo ostean, Portu Auzo inguruan jotzen ibiliko dira.

11:00: Meza Portuko Elizan.

12:00: Larreaundi abesbatza Portuko Elizan.

12:30: judo erakustaldia Santiago kalean, Ama Guadalupekoa Judo Elkartearen eskutik.

16:30: Buruhandiak.

17:00: Haur jolasak.

20:00: Txokolatada haurrentzat.

22:00: DJ emanaldia.

00:00: Zezen Suzkoa.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika