San Martzial Gune eta marrazki-mosaikoa Jaiterako baieztatutako lehen online jarduerak

Eka, 2020

Aurtengo kartela ezagutu ondoren, Kultura Arloak ostegunean baieztatu ditu San Pedro eta San Martzial jaiak direla eta egingo diren bi jarduera, "egoerara egokitutako" programan. Parte hartzekoaldez aurretik izena eman behar da.Aurreikusitako hainbat jarduera egiteko modua online sistema eta baliabide digitalei esker izango da. Horren adibide dira San Martzial Gune eta Marrazki-mosaikoa.

San Martzial Gune

Bertako talentu artistikoari balioa emateko ekimen hau 2017 urteko berrikuntzetako bat izan zen eta urteroko programetan bere lekua bazuen. 2020. urtean bere laugarren edizioa izango da eta beste formatu batean egitea aurreikusi da, nahiz eta helburua bera izan. "San Martzial Gune Etxean" izenburuarekin bakarka edo gehienez ere lauko taldeetan ibiltzen diren irundarren bila gabiltza ?taldeen kasuan, kideen % 50ek gutxienez Irungoak izan behar dute?. Interesa dutenek 5 minutuko emanaldia grabatu behar dute eta emanaldi bakoitzak 60 euroko laguntza ekonomikoa jasoko du. Jarduera online ere aurkeztuko du, Mateo Vergara irundarrak.

Parte-hartzaileek euren datuak eman beharko dituzte txantiloi batean eta egiten dakitenaren deskripzio txiki bat egin; musika, magia, umorea, artea, antzerkia, dantza... Gainera, emanaldi erakutsi beharko dute Youtubeko bideo baten lotura edo WeTransfer bidezko artxiboa bidalita (emanaldiari buruzko datu gehiago, irudiak edo bakoitzak bidali nahi duena). Aurkezten direnen artetik jai egitarauan sartuko diren proposamenak hautatzeko, haien sormena, originaltasuna eta kalitatea hartuko ditu kontuan Kultura Arloak. Izena emateko epea ekainaren 17 arte irekita egongo da. Ekainaren 19a baino lehen Kultura Arloa aukeratutakoekin harremanetan jarriko da eta parte hartu ahal izateko, behin betiko bideoa grabatu beharko dute San Martzial Gune Etxean proiekturako. Bideoa Ekainaren 26an, arratsaldean, erakutsiko da Irungo Udaleko YouTube kanalaren bidez.

Marrazki-mosaikoa:

4 eta 14 urte arteko haur eta gazteentzako Marrazki-mosaikoa tematikoa online antolatu dute Kultura Arloak, Il Duomo: Asociaciación artística cultural Il Duomoren eskutik. Parte hartu nahi dutenek eurek egindako marrazkia eta datu pertsonalak (izen-abizenak, posta elektronikoa eta harremanetarako telefonoa) bidali beharko dituzte helbide elektroniko honetara ekainaren 23 arte; arteilduomo@gmail.com. Bitarteko teknologikorik ez dutenentzat, marrazkiak Amaia KZn ere utz daitezke ekainaren 23an, 18:00eatik 21:00etara.

Marrazki guztiekin Udalaren web-orrian zintzilikatuko den mosaikoa egingo da, ekainaren 28tik aurrera. Parte hartzen duten guztien artean, hiriko merkataritza-establezimenduetan jasotzeko material-sortak zozketatuko dira.

Marrazkia DinA4 folio tamainan egingo da. Eta bi gai egongo dira aukeratzeko, baina marrazki bakarra aurkeztuko da:

San Juan sua. Urteko gaurik motzena da eta suak dira protagonista. Egun horretan sua magikoa da eta iristear dagoen gauza positibo guztiei laguntza ematen dio.

San Martzial Gudua. Zergatik ospatzen dugu San Martzial egun handia? Horri buruzko marrazkia egin dezakegu eta zergatik den ezagutu.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika