San Martzial 2020ko ekitaldi instituzionalak bertan behera utzi ditu Irunek, botoa betetzearen salbuespenarekin

Mai, 2020

Irungo Udalak duela aste batzuk hasi zuen San Pedro eta San Martzial jaien inguruko hausnarketa. Programaren barruko jai-ekitaldiak antolatzen dituzten erakunde guztiekin bildu ondoren, inguruabarretara egokitutako jaiak egitea erabaki zen, eta horretan dihardu gaur egun.

Era berean, Udalak adierazi du aurten, inoiz baino arrazoi handiagoarekin, balkoietara eta leihoetara hiriko banderak eta festaren koloreak ateratzeko unea izango dela. Kaleak guztien artean jantzi behar dira, eta urte desberdina eta inoiz ahaztuko ez duguna ulertzen eta jasaten lagundu.

Jai-egitarauaren barruan egiten diren ekitaldi instituzionalei dagokienez, Udal Gobernuak eta gainerako alderdi politikoek ekitaldi horiek aztertu eta horiei buruz hitz egin dute, eta, azkenik, erabaki da ekainaren 30ean eguerdiko 12:00etan, San Martzial mendian botoarekin betetzea baino ez dela egingo. Ekitaldi hertsiki instituzionala da, eta Udalbatzak egingo du, Irungo herritar guztiak ordezkatuta, Covid-19 osasun-krisiarekin bizi dugun egoeraren barruan ezartzen diren arauak betez.

Udalak behin eta berriz gogorarazi du Alarma Egoera mantentzen ari dela, bide publikoan ekitaldiak antolatzeko baldintza oso zorrotzak ezarri direla, eta oinarrizko arauak betetzeko erantzukizunaren garrantziaz ohartarazi du berriro ere.

Udaletik gogorarazi dute jende-multzoak saihesteko eta distantziak mantentzeko beharra; hori dela eta, praktikan eragozten da herritar guztien arteko topaketa, elkarrekin egotea, senide eta lagunen laguntza eskatzen duten ekitaldiak antolatzeak talka egiten du zuzenean bizitzen ari garen egoerarekin.

Udalak eskerrak eman dizkie herritarrei euren ulermenagatik eta bakoitzak eskakizunak betetzen laguntzeko duen erantzukizunagatik, eta ekainaren 29a eta 30a irundar guztientzat, berriro ere, egun bereziak izango direla ziur dago.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika