SAN JUAN SURAKO GOMENDIOAK

Eka, 2018 Irun, Sua, San Juan

Irungo Udaltzaingoak, San Juanetako suak egitean arazorik gerta ez dadin, honako gomendioak eta betekizunak ezagutzera eman nahi dizkie herritarrei:

-Irungo auzoetan egingo diren suek honako irizpide hauek kontuan hartu beharko dituzte:

Udalari jakinarazi beharko diote, HAZ bitartez (azken eguna astezkena 20), sua egiteko asmoa dutela, eta arduradunaren izena eta non egingo den ere adierazi beharko da.

Ez egin inon suterik, dagokion baimenik gabe.

Lehendabizi, hondar-geruza bat jarri behar da asfalto edo zoluaren gainean, betiere auto eta fatxadetatik 20 metro baino gehiagora, eta inoiz ez, linea elektrikoen azpian.

Inoiz ez da surik egin behar etxe edo sastraketatik hurbil, eta ezta arbolen edo goi-tentsioko edo telefoniako lineen azpian ere.

Ez da erregairik bota behar sutara (gasolina, pinturak, disolbagarriak,...).

Ez da pneumatikorik edo kautxoz egindako bestelakorik bota behar.

Ez da bota behar inolako aerosol-motarik (euliak akabatzekoak, spraizko pintura-potoak...).

Ez da bota behar etxetresna elektrikorik edo altzaririk.

Sua zaindu egin behar da, eguraldi-aldaketa gertatu baitaiteke. (haizea)

Sua erabat itzali dela ziurtatu behar da.

Ez da paperik eta ehunik bota behar, haizeak altxatu eta urrrutira eraman ditzake eta.

Ez da bidoirik eta sprayrik bota behar, lehertu egin daitezke eta.

Suek aukera eman behar dute larrialdietako ibilgailuak pasa daitezen.

Ziurtatu behar da, sua itzali ondoren, txingarrek ez dutela berriz su hartuko.

BETI arduradun batek egon behar du lekuan.


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika