SALTOKIEK BONOEN KANPAINAN PARTE HARTZEKO IZENA EMATEKO AZKEN EGUNAK 


Urr, 2020

Bihar itxiko da saltokientzat abian dagoen “Euskadi Bono-Merkataritza eta Euskadi Turismo Bonoa” kanpainarekin bat egiteko epea. Gogoratu Hondarribiko Udalak 300.000 euroko ekarpena egin du bertako establezimenduetan kontsumitzeko.

Programan izena eman nahi duten saltokiek lotura hau erabili behar dute:

Merkataritza: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2020/euskadi-bono-denda/web01-tramite/eu/n

Turismoa: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2020/euskadi-turismo-bonua/web01-tramite/eu/

Saltokien izena emateko epea amaituta, kanpaina bat abiaraziko da herritarrak deskontu bonuak lortzen has daitezen. Baina, horretarako, zenbat establezimenduk parte hartzen duten jakitea ezinbestekoa da.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika