RULO Y LA CONTRABANDA TALDEAK JOKO DU IRUNEN, APIRILAREN 7AN

Ots, 2018 Irun, Kontzertua, Rulo y la Contrabanda

Irungo Udaleko Kultura arloak jakinarazi du apirilaren 7an, Rulo y La Contrabanda taldea Irunen egongo dela. 20:00etatik aurrera, Amaia Kultur Zentroan joko dute, "Objetos perdidos" antzerki-biraren barruan. "El doble de tu mitad" diskoa aurkeztuko dute eta aurreko lanetako konposizio arrakastatsuak birpasatuko dituzte.

Kontzertu horretarako sarrerak salgai daude otsailaren 12tik aurrera (astelehena), ohiko tokietan: Luis Mariano lorategietako Turismo-bulegoan, Interneten www.kutxasarrerak.net eta Amaia KZko leihatiletan, emanaldiaren egun berean, ordubete lehenagotik plaza libreak geratzen diren bitartean. Hona prezioak: 16,65 euro sarrera orokorren kasuan eta 12,50 euro langabeen, 13 urtetik beherakoen eta gazte txartela duten kasuetan.

Era berean, Kultura arloak bultzatzen duen Irun Zuzenean zirkuituan kokatzen da kontzertu hau.

Data bakarra Gipuzkoan

Irunen emango dena izango da taldeak Gipuzkoan programatua duen bakarra bira honen barruan, eta Euskadin emango dituen bi kontzertuetako bat izango da. “Canciones desnudas” eta arrakasta handia lotu zuen “Gira 5 gatos” aurreko biren ondoren –horiekin zaleak hunkitu eta jarraitzaile berriak lortu zuten eszenaratze bereziaz—, "Objetos perdidos" proiektu berria aurkezten du Rulok.

Izenburu iradokitzailea da eta hartaz baliatuz hainbat hausnarketa egitera bultzatuko du publikoa, eta orduan argituko du galdutako objektuen esanahia bere show-az baliatuz. Publikoarekiko elkarreragina bilatzen du Rulok. Publikoarekin nahastea gustatzen zaio, haren konplizitatea bilatzen du abestiak aurkezten dituen bitartean. Haietako asko antzerkian kimika eta hurbiltasuna aurkitzen duten ereserkiak dira.

Contrabandako musikarien akonpainamendua edukiko du berriro ere Rulok. Pattyk, Karlosek, Quiquek eta Fitok musikako ikuskizun aparta emango dute eta eszenografia berezia izango da. Taberna batean lagunak izango dira bilatu beharreko “galdutako objektu horiek”. Azken batean ekitaldi berezi bat da. Bertan, kanta ezagunenetakoetan zeharreko ibilbide bat proposatzen du artistak.


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika