‘RITA’, EUSKARAZKO ANTZERKIA IGANDEAN ITSAS ETXEA AUDITORIUMEAN

Urt, 2019 Hondarribia, antzerkia, Ados

Igandean arratsaldeko 19:30ean, Itsas Etxea Auditoriumean Txalo Produkzioaren eskutik ‘Rita’ antzerkia izango dugu. Sarrerak ohiko prozedurak jarraituz eros daitezke, 8 eurotan. 18 urtetik beherakoentzat 4 eurotan saltzen dira.

Sinopsia

Frank, Unibertsitateko literatura irakasleari, ikasle berri bat etorri zaio: Rita, pelukera. Ikasleak, Macbeth taberna baten izena dela uste du eta Hamlet, berriz, zerbeza marka bat. Irakaslea etsiak jota dagoen poeta da, amore emandakoa, baina Ritak ikasteko duen grina asetzeko prest dago. Ikasleak ikastea maite du eta irakasleak maitatzen ikasiko du. Sarritan ikaslea bera izan ohi da irakaslerik onena.

Begoña Bilbao da Aitziber Garmendia eta Joseba Apaolaza protagonista dituen komedia honen zuzendaria.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika