RIBERA 2019, ARTE GARAIKIDEA BIDASOAREN ERTZEAN

Ira, 2019

Ribera programaren 4. edizioa egingo da irailaren 21ean, egun osoan jarduerak eginez eszenatoki nagusia izango den Laiak eskulturaren inguruan

Jarduera nagusien artean, Ribera 2019 beken aurrerapen bat emango da ezagutzera

Juncal Eizaguirre Kulturako ordezkariak Ribera programaren laugarren edizioan irailaren 21an, larunbatarekin, egingo diren jardueren programa aurkeztu du ostegun honetan. Udaleko arduradunarekin batera izan dira Carlos Sánchez, Bitamine Faktoriako arduradun gisa, jardunaldia horiek dinamizatuko baitute, eta bi Ribera beken irabazleak: Rubén Mejuto Fernández eta Andrea Giraldo Sevilla "Cartografía de la cultura oral y de la memoria de Irun: la canción cunera, mujer e identidades transfronterizas" lanarekin, alde batetik, eta María José Noain eta Artitadetó artista-elkartea, bestetik, "Cartografía emocional del Bidasoa" proiektuarekin.

"Ribera hazten ari da, eta laugarren edizioa du gure Bidasoa ibaiaz eta haren memoria historikoaz eta muga-kontzeptuaz arte garaikidearen bidez hitz egiten diguten ekimenak biltzeko bokazio horretan. Aurreko urteetan, esperientzia handiak gertatu dira ekimen berritzaile honetan, eta azoka ibiltariaren formatuak lagundu egiten du horretan; izan ere, arte garaikidea hedatzen jarduten duten entitate eta elkarteek parte hartzen baitute", nabarmendu du Juncal Eizaguirre ordezkariak.

Programa jende orori begira egina dago, eta eduki asko jasotzen ditu. Era beran, sortzeko prozesuekiko interesa eta partizipatiboak izatea nabarmentzen da ororen gainetik. Ribera 2019 irailaren 21ean, larunbatean, egingo da, eta jarduera-programa etengabea izango da aire zabalean, 09:30etatik 15:00etara.

Aurtengo berritasun nagusia jardunaldiaren ardatz nagusiari eta kokapenari eman zaion bira da. Lehenengoari dagokionez, nahiz eta bere horretan jarraitzen duen ibaiak eta hiriak haren ertzekin duen harremana berreskuratzeak markatzen duten ildoak, ongizatea azpimarratuko da edizio honetan, ura bizi-iturri gisa hartuta. Kokapenari dagokionez, jarduera batzuk eskuinaldean egingo dira, Laiak eskulturak eskaintzen duen inguruan.

Horrela, yoga saio musikatu batekin hasiko da jardunaldia Silvia Hoyosen eskutik eta Alaia Belaunzaran arpa jotzen. Ondoren, María José Noainek eta Koldo Salinasek (Brasil Irunen) "Bidasoko txokolatea" dinamizatuko dute, elkarrizketa gastronomikoa eginez, dastatze eta guzti. Beste hitzorduetako bat, Eneko Gil dantzaren eskutik etorriko da, eta Alaia Belaunzaran arpa jotzen.

Zianotipia postalari buruzko tailer batekin amaituko da jardunaldia. Gainera, eta beste edizioetako ildoari jarraituz, egun osoan, "Memoriaren hormak" ekintzaren protagonista izango da Pili Aguado artista. Horma-irudi batean, Santiagoko bidegorrira sartzeko zubibidearen hormetan, gauzatuko du bere proposamena.

Egun horretan, Ribera beken azken irabazleek egiten ari diren ikerketa-ekintzaren aurrerapen bat ere emango dute. Horretan, antropologiak eta arteak azterketa bat egiten dute memoria historikoaren eta mugaren kontzeptuekin zerikusia duten gaiei buruz, eta adierazpen artistikoen bidez islatzen dituzte. Oraingoan, Rubén Mejuto Fernándezen eta Andrea Giraldo Sevillaren "Cartografía de la cultura oral y de la memoria de Irun: la canción cunera, mujer e identidades transfronterizas" proiektua eta María José Noain eta Artitadetó artista-elkartearen "Cartografía emocional del Bidasoa" proiektua hautatu dituzte.

Proiektuen deskribapena

"Cartografía de la cultura oral y de la memoria de Irun: la canción cunera, mujer e identidades transfronterizas" proiektuak Irungo berezko fenomenologia sozialak ezagutzea proposatzen du, sehaska-kanten azterketa etnografiko eta artistiko musikal baten bidez, eta aldi berean, gainera, ekintza artistikoak ere aktibatu nahi ditu, hiriko kultur aniztasuna sozializatze aldera. Proposatutakoaren emaitza Irungo soinuen soinu-mapa ilustratzeko proiektu interaktibo bat da.

"Cartografía emocional del Bidasoa" proiektuari dagokionez berriz, ikerketa historikoaren lan batetik abiatzen da planteamendua, ikuspegi antropologiko batetik aztertzeko eta orainarekin eta eskualdeko pertsonek Bidasoa sentitzeko duten moduarekin lotuta, kartografia horren zati bakoitza bere esperientziatik eta pertzepziotik sentituta. Proposatutakoaren emaitza mapa batean gauzatuko den pieza artistiko bat da, hirirako legatu bat sortzeko dinamika partizipatiboen bidez egingo dena.

Artistentzako egonaldiak

Riberan, artisten egonaldi-programaren aurrerapen bat ere ikusi ahal izango dugu. Iván Gómezek eta Anartz Ormazak erakusketa bat aurkeztuko dute emigrazioko eraikin zaharrari buruz. Gogoratu dezagun artisten egonaldien deialdiko irabazleak izan zirela Faisaien irla eta tolestura gorria proiektuarekin.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika