LASTER OLAIA MARTINEZEN GIRA-BIRA ERAKUSKETA IRUNGO MARTINDOZENEA GAZTELEKUAN

Abe, 2017

Josune Gomez, Gazteria eta Hezkuntza ordezkariak, aurkeztu du Gazteartean Expo-ren arduradun den Garikoitz Muruarekin batera, Martindozenea Gaztelekuan, datorren abenduak 9tik aurrera ikusgai izango den Gazteartean Expo programako eta Olaia Martinez ilustratzailearen eskutik datorren "Gira-Bira" izeneko erakusketa berria.

"Helburu nagusi bat duen ekimena da hau, artistek eta gazteek proiektu parte-hartzaileak garatzeko proiektua, horrela sormenerako plataforma bezala Martindozenea Gaztelekuaren erabilera indartuz gainera. Are gehiago, esan beharra dugu urtetik urtera Gazteartean gero eta marka egonkortuagoa dela baita ezagunagoa ere. Gazteria arloko guztiak oso pozik gaude jasotzen gabiltzan erantzunekin. Egun irundar gazteek orain urte batzuk baina aukera gehiago eta erakargarriagoak dituzte eskuragai. Gazteria herriaren alor garrantzitsua da eta", esan du Gomez ordezkariak.

Olaia Martinezen erakusketa abenduak 9an, arratsaldeko 19:30etan, Martindozenea gaztelekuan inauguratuko da eta 2018ko urtarrilak 6ra arte egongo da ikusgai, asteartetik larunbatera 17:00etatik 21:00etara. Gainera, oraingoan ere Olaiak abenduaren 13an dohako tailer ireki bat eskainiko du. Bertan, Artista liburua zer den azalduko du era dibertigarri eta originalean. "Tailerrean monotipia landuko da,  aztarna uzten duten materialen bitartez eta gu geuk landutako irudien bitartez. Artista liburura hurbiltzeko aukera izango da gainera, eta akordeoi formatua duen liburu batean gure monotipiak estanpatuko dira. Are gehiago, esperimentazio eta jolasaren bitartez monotipiak eskaintzen dizkigun baliabideak aztertuko dira" azaldu du Garikoitz C. Muruak.

Olaia Martinez

Olaia, Donostian jaio zen orain dela 26 urte (1990), eta txikitatik izan du gustuko marraztea. Nahiz eta batxilergo artistikoko ikasketak burutu arte, ez zituen inoiz marrazketa-eskolak jaso. Hortik aurrera, pasio handiagoarekin ekin zion Olaiak marrazteari, eta Arte Ederretako ikasketak Salamancako Unibertsitate Publikoan eta La Lagunako Unibertsitate Publikoan burutu zituen. "Gehien landu dudan materia Arte Grafikoa izan da; zehazki, grabatua, xilografia, serigrafia eta litografia. Artista liburua eta koadernaketa ere oso gustuko ditut". Nahiz eta, azkenaldian, arte grafikoa eta artista liburuarekin esperimentatzen dabil Olaia, oso lan polita iruditzen zaio nahiz eta luzea eta delikatua dela ere esaten duen.

Datozen erakusketak

2018/01/13 – 2018/02/10: Jessica SweetDream Martín ilustratzaile irundarraren erakusketa. Ilustrazioa eta arropa elkarlotzen ditu artearen bitartez. Hemen bere lanak ikusteko esteka: http://www.ropadejessi.com/

2018/02/17 – 2018/03/17:  ReSK8 artista tolosarraren erakusketa. Skate taula birziklatuei berrerabilpena eta kustomizazioa egiten die.

2018/03/24 – 2018/04/21: Llama Viva izenpeko, Telmo Iridoy Amunarriz artista hondarribiarraren, erakusketa. Diseinua eta grabatua linoleo lanetan aditua. Hemen bere lanen web orrialdea: http://www.llamavivaprint.com/ 


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika