PROGRAMA LANNAHI UDAN IRUNEN

Eka, 2018 Irun, Lannahi programa, euskara, ikastaroa, doan

Irungo Udal Euskara Arloak, BIDASOA BIZIRIK eta LANBIDEren laguntzarekin LANNAHI egitasmoaren edizio berri bat martxan jarri du. Programa honen bitartez langabezia egoeran dauden pertsonek euskara eskolak doan jasotzen dituzte.

LANNAHI 17-18 ikasturtea. Egutegia eta ordutegia

4.txanda 2018ko uztailaren 2tik uztailaren 27ra (80 ordu).

2018ko abuztuaren 6tik abuztuaren 31ra (80 ordu).

Izen ematea

4. txanda: ekainaren 2tik 12ra

Ikastaroen ordutegiak: goizez 4 ordu egunero, 9:00etatik 13:30era. Arratsaldez, 3 ordu egunero, 15:00etatik 18:15era.

BALDINTZAK:

- LANBIDEn lan eskatzaile bezala inskribatua egotea.

- Langabezian edo lanean egonda ere bere jardunak ez du lanaldiaren %50 gaindituko.

- Irungo Udalak ofizioz eskatuko dizkio datu horiek LANBIDEri.

NOLA EGIN IZEN EMATEA

- www.irun.org/sac web gunean IRUN TXARTELA edo beste ziurtagiri digital batzuk erabiliz horretarako (NAN elektonikoa, IZENPE txartela...) edo HAZ-SACen dauden autozerbitzu terminaletan (San Martzial kalea, 2) egunero goizeko 8:00etatik gaueko 22:00etara. Ez da beharrezkoa dokumentazio osagarririk aurkeztea. Irungo Udalak ofizioz egiaztatuko du interesatuek parte hartzeko baldintzak betetzen dituztela.

Euskaltegiko ikaslea bazara edo aurreko ikastaroan aritu bazara, listo; bestela, deitu 943 505273 telefonora, eta hitzordua eskatu mailakatze proba egiteko.

AINTZAT HARTZEKO

- Onartutako ikasleen eta osatutako taldeen inguruko informazioa www.irun.org/euskara webean argitaratuko da. Ikasleen identifikazioa NANaren bidez jasoko da. Halaber, interesatuei posta elektroniko bidez jakinaraziko zaie.

- Plazarik gabe gelditutako pertsonekin itxarote zerrenda bat eratuko da, www.irun.org/euskara web gunean argitaratuko dena. Bajaren bat gertatuz gero zerrendan dagoen lehen pertsona sartuko da taldean, baldin eta kasuan kasuko ikastaroan sartzeko euskara maila egokia badu.

- Beharrezkoa izango da gutxienez %85eko asistentzia izatea, bestela programan parte hartzeko aukera galduko da.

- Ikastaroa bukatutakoan Irungo Udal Euskaltegiak ziurtagiria emango die interesatuei.

Izen emateko interesa duten pertsonek, 943 505273 telefonora deitu, euskaltegia@irun.org helbidera emaila bidali edo Euskaltegira ere gerturatu daitezke, Urdanibia Plaza 5.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika