PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS IRUNEN

Api, 2018 Irun, Amaia, payasos

Igandean, maiatzaren 6an, Pirritx, Porrotx eta Marimotots etorriko dira, “Borobilean” ikuskizuna eskaintzera. 16:00ean eta 18:00etan, Amaia Kultur Zentroan. Sarrerak salgai daude 4,30 euroan ohizko tokietan.

SINOPSIA:

Pailazoek galdera egingo diote euren buruari: Nork agintzen du etxean? Nork eskolan? Eta kalean? Lagunartean? Borobilean eseriko dira denak, begiak eta bihotzak elkarri begira: Arauak ezarri, ardurak hartu eta banatu, antolatu, nork bere lekua hartu, pozak, minak eta desirak elkarri kontatu, errespetua landu, elkar ulertzen saiatu, erabakiak hartua. Eman, jaso eta moldatu, bizikidetzaren sokatan funanbulista bihurraraziko gaituzte denok pailazoek.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika