PINUDIN IRISGARRITASUN GEHIAGO OINEZKOENTZAT

Aza, 2020

Espaloiak beheratzeko eta zebra-bide berriak sortzeko kanpaina da; 50.000 euro ingurukoa da inbertsioa

Obra arloak jakinarazi du bukatu direla arkitektura-oztopoak kentzeko kanpaina berriko lanak. Oinezkoen pasabideak hobetzeko jarduketak dira, haiek egokituz eta pasabide berriak sortuz. Oraingoan, Pinudi eta Bera kaleetan jardun da.

Cristina Laborda ordezkariak nabarmendu duenez, “bereiz, baliteke horrelako kanpainek oso ikusgarriak ez ematea, baina, guztira, herritar askoren eguneroko bizitza hobetzen duten oso inbertsio handiez ari gara.Espaloiak eta oinezkoentzako pasabideak beheratzen jarraitzen dugu, ibilerraztasun planari jarraikiz, baita herritarren eskariak jasotzen ere. Oinezko joan-etorriak sustatu nahi ditugu, eta arazoak saihestu, mugitzeko gaitasun urriagoa duteak gogoan batez ere”.

Obra arlotik adierazten denez, hiriko oinezkoen pasabide gehienetan espaloia beheratuta dago, baina, hala ere, eta haietako gehienak indarrean dagoen araudiaren aurretik egin zirenez gero, ertzak oraindik ere altu samar dituzte, eta horrek zailtasunak sortzen ditu oinezkoen ibilian.

Horrela, 47.795 euroko aurrekontuarekin, Pinudi auzoan, zehazki, Pinudi eta Bera kaleetan espaloiak beheratu dira, eta oinezkoentzako pasabide berriren bat ere egin da, dauden pasabideen artean dauden tarteak murrizte aldera. Construcciones Lefesa SL enpresak egin ditu lan horiek guztiak.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika