PERKUSIO SAIO BAT PROGRAMATU DUTE IRUNGO HAURTXOKOEK

Mai, 2018 Irun, Haurtxoko

"Familia ta Lagun!" programa berriaren barruan, Irungo Udaleko Hezkuntza eta Gazteria arloak bultzatzen du ludoteken bidez. haurrentzako jolas-saio bat egingo da maiatzaren 12ean, larunbatean. Jarduerak Elizatxo hiribideko Alai Txoko parkean egingo dira 10:30etik 12:30era. Proposamena 4 eta 11 urte bitartekoentzat dago pentsatua eta tailer bat zein emanaldi bat emango da, Skola Music-eko Talka taldearen eskutik.

Interesa duten familia guztiek izena eman ahal dute Kateako (Araba kalea, 46) eta Palmera Monteroko (Loidi Bizkarrondo kalea, 12) haurtxokoetan, maiatzaren 2tik 9ra, astelehen, asteazken eta ostiral arratsaldean (16:30etik 19:30era Katean, eta 17:00etatik 20:00etara, Palmera Monteron; Lapitze haurtxokoan ere eman ahal dute izena Deskarga kalea, 17) astearte eta ostiraletan, 17:00etatik 20:00etara. Toki-kopurua mugatua da.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika