PATRICIA SANDONISEK BERE EMAITZAK AURKEZTUKO DITU OIASSON

Urt, 2019 Irun Museo Oiasso

Abendu erdi aldera iragarri zuen Kultura arloak Arkeo&Art, Oiasso Museoan artistek egonaldiak egiteko proiektu irabazlea zein zen, Patricia Sandonis, hain zuzen. Aste batzuetako lanaren ondoren, joan den ostiraletik hasita ikusi ahalko dira emaitzak Oiassoko instalazioetan eta Santa Elena ermitan.

Sorkuntzarako gune aktibo izateko bere gaitasunak zabaltze aldera, Oiasso Museoak badarama jada denbora bat egungo diskurtsoei balio erantsia emateko eta planteamendu berriak aktibatzeko esperientziak abian jarriz, “Arkeo & Art egonaldi artistikoa” proiektuaren bidez. Horrela, egonaldi baten barruan garatzeko proiektu bat hautatu du Museoak deialdi honetan.

Patricia Sandonisen kasuan, partaidetza izaera duen proiektu artistiko bat da, bi instalazio dituena, Oiasson bata eta Santa Elena ermitan bestea. Horrela esaten zuen Patricia Sandonisek aurkezpenean: “proposamen honen bidez gogoeta egin nahi dut parte-hartzaileeekin egun memoria kolektiboa irudikatzeko ereduen inguruan eta historia kontatzeko garaian kontuan hartzen ez den biztaleriaren zati hori sartu”. Horretarako, museoko bilduman dauden eta Oiasso erromatarreko biztanleen eguneroko bizimodua irudikatzen duten objektu nabarmenak erabili ditu.

Sandonisen lanak aukera ekarri du museoko eta Santa Elena ermitako bisitariak, proposamenaren izaera parte-hartzaileari esker, azken emaitzan partaide izan daitezen, edukietan indarra jarriz. Patricia Sandonisen lanak gogoeta bat proposatzen du memoria kolektiboa irudikatzeko egungo ereduen inguruan, eta hortik doaz, hain zuzen, Udaleko Kultur arlotik hainbat sorkuntza programaren bidez bultzatzen ari diren ideiak.

Patricia Sandonis (Valladolid, 1984) egoitza Berlinen duen artista kontzeptuala da. Eremu publikoan artearekiko duen interesaren abiapuntua Joanneum Museo Unibertsalean beka bat izan zen eskultura parkekoa, orain bere lan gehienetan presente dagoena. Bere arte-lanak hainbat arte-erakundetan erakutsi dira: Museo Patio Herreriano, Valladolid, Espainia; Dukeraen jauregia, Genova; SBK, Berlin; Heidelberger Kunstverein; eta Salzamnt, Linz.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika