BELDUR PASABIDEA 2017

Urr, 2017 Irun, Beldur Pasabidea, Halloween, Santiagoko Deabruak

Ikuskizun horretan, bere borondatez ibilbidean sartzen den jendearekin elkarren eraginean aritzen dira pertsonaiak. 30 bat lagun egongo dira lau bat ordutan, ibilbideko leku jakinetan, haientzat prestatutako pertsonaiaren papera jokatzen. Aktore horiek jendeari une dibertigarria eta entretenigarria pasaraziko diote, aurreko hamahiru edizioetan egin duten bezala.

Ekitaldia 2017ko azaroaren 4an izango da, 18:00etatik 21:45etara. Irungo Ficoba Erakustazokan egingo da. 200 bat metroko ibilbidean zehar banatuko dira pertsonaia guztiak.

Era berean, eta iaz bezala, sarrerak aurretik salduko dira (ikuskizunean sartzeko ordutegiarekin) 2€-tan. Sarrerak AMAIA KZko lehiatilan (Pio XII plaza - Irun, Gipuzkoa) jarriko dira salgai urriaren 30 eta 31n eta azaroaren 2 eta 3an, arratsaldez (17:30etatik 19:30etara). Ikuskizunaren egunean FICOBAn salduko dira, 17:45etik aurrera, gera litezkeen sarrerak.

Azkenik, gogorarazten dizuegu aparkalekua dohain dela eta Euskotren (topoa) geltoki bat dagoela barrutiaren aldamenean.

Argibide gehiago: 648028590 telefonoan, www.santiagokodeabruak.es.tl edo santiagoko.deabruak@gmail.com,


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika