UR PARKEA LABENNE, LANDAK

Abu, 2016 Casa Torre, Donamaría, Navarra, Bertiz, Baztán, Visitas guiadas

Ur parke batera joatea guztiz plan egokia da udarako. Oraingoan, Labenneko ur parkera hurbiltzea gomendatu nahi dizuegu, Landetan dago, Bidasoa eskualdetik 50 minutu eskasera.

Aqua-park hori ondo egokitua dago helduentzat nahiz txikientzat. Datu batzuk ematearren, esango dizuegu 420 metrotik gora txirrista daudela, 475 m2-ko igerileku bat olatuekin, txikienentzako igerilekuak txirristekin, ibai-lasterra flotagailuekin eta 12 metroko erorketa duen hodi zeharrargia ausartenentzat.

Gainera, badaude piknik egiteko leku itzaltsuak eta kafetegi bat ere, ogitartekoak, pizzak... saltzen dituena.


Kokapena:

Labenne Ocean

Hondartzako errepidea

40.530 Labenne-Océan

contact@aquatic-landes.com

Ordutegia:

al/ig, 10:30-19:00

Tarifak:

14,50€ sarrera orokorra;

10 € 12 urte arteko umeentzako sarrera. Doan 0,90cm-tik beherako umeentzat

10 € 25 lagun baino gehiagoko taldeentzat

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika