OTSAILAK 6 ARTE IREKITA INAUTERIETAKO DESFILEKO LEHIAKETETAN IZENA EMATEKO EPEA

Urt, 2019 Hondarribia, carnaval

Beste urte batez, Udaletxeko Kultura departamentuak Inauterietako desfileari begira lehiaketa desberdinak antolatu ditu.

Datorren martxoaren 3an izango da desfilea, baina otsailaren 6an amaitzen da izenemate epea BAZen, 13:30ean.

Ohikoa den moduan, A, B, C, eta D taldeak daude. A taldeak pertsona bakarrekoak dira, B taldeak 2 eta 5 lagunekoak, C taldeak 6 eta 15 bitartekoak eta D taldeak 15etik gorakoak. Azken honetan, Hondarribikoak eta ez Hondarribikoak desberdintzen dira.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika