OSTIRALEAN GANI MIRZO ERREFUXIATUENTZAT JOKO DU ITSAS ETXEAN

Mai, 2018 Hondarribia, Kontzertua, Itsas Etxea

Gani Mirzok bihar kontzertua eskainiko du Hondarribiko Itsas Etxea Auditoriumean 20:00etan. Irak iparraldeko Domiz errefuxiatuen kanpalekuari eskainitako kontzertua izango da, bertan senideak dituelako, eta muturreko egoeran bizi direlako. Sarreren prezioa 3 eurokoa da, eta bildutako dirua kanpalekuko bizi-baldintzak hobetzera bideratuko da. Dagoeneko eros daitezke, Arma Plazako turismo bulegoan, edo Interneten bidez.

Gani Mirzo Quartet

Gani Mirzok, 1968. urtean jaiotako musikari kurduak lauta eta konposizioa irakatsi ditu Sirian. Orain ekialdeko musika Saileko burua da Bartzelonako Musika Eskolan eta gitarra flamenkoko irakaslea Liceu Kontserbatorioan. Estilo kurdua, ekialdekoa eta flamenkoa bat egiteagatik da ezaguna bere musika.

Taldearen errepertorioak ekialdeko musika kurduan inspiraturiko Gani Mirzoren konposizioak ditu, lautak eta gitarra flamenkoak lagunduta, gisa horretan Ekialdea eta Mendebaldea modu moderno eta finean elkartzen ditu musikak.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika