OSTIRAL HONETAN, ZINEA AIRE ZABALEAN: "NUR ETA HERENSUGEAREN TENPLUA"

Abu, 2018 Irun, Verano, Cine al aire libre, Gru 3

Irungo udako kultur agendaren barruan bihar, ostirala, aire zabaleko azkenengo zine emanaldia izango da. Hain zuzen ere, 22:00etatik aurrera, Junkal plazatxoan,"NUR ETA HERENSUGEAREN TENPLUA" haurrentzako animazio filma ikusi ahalko da, doan.

SINOPSIA

Hirugarren emate honetan, Nur, bere gurasoekin batera, Txinara joan da bizitzera. Bertan, lagun berriak egiten ditu eta gaurko egunean hoietako baten urtebetzea ospatuko dute, Guo Guo-rena, hain zuzen. Horretarako, jolas parke erraldoi batean egin dute hitzordua eta jolastu bitartean omenduaren desagerpenaz ohartuko dira. Bere bilaketan, laberinto bateanmurgilduko dira eta bertatik ateratzeko, bidean aurkitutako igarkizunak ebatzi beharko dituzte eta ondorioz, topatzen joango diren herensugearen bederatzi ateak igarotzeko gai izango dira.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika