Uzt, 2018 Irun, Verano, Cine al aire libre, Gru 3
Irungo udako kultur agendaren barruan, uztailaren 6an, ostiralarekin, aire zabaleko lehenengo zine emanaldia izango da. Hain zuzen ere, 22:00etatik aurrera, Junkal plazatxoan, Gru 3, mi villano favorito haurrentzako animazio filma ikusi ahalko da, doan. Pierre Coffinek eta Kuyle Baldak zuzendu zuten filma, eta 97 minutu irauten du.
SINOPSIA
Balthazar Pratt, txikitako izar ohi bat, 1980ko hamarkadan jokatu zuen pertsonaiarekin itsututakoa, Gruk orain arte aurrez aurre izan duen etsairik gaiztoena bilakatuko da. (FILMAFFINITY)