OSTEGUNETAN, ZINEMA OIASSOREKIN

Mai, 2020

Maiatza dela eta, Museoen hilabetea bera, proiektu berri bat jarri dugu martxan: "Ostegunetan, zinema Oiassorekin".

Ostegunero, 19: 00etan, dokumental berri bat argitaratuko da gure Youtubeko kanalean. FICABen hainbat ediziotan proiektatu diren dokumentalen aukeraketa bat izango da.

Gainera, dokumental bakoitzak gaian aditua den pertsona baten aurkezpena izango du. Horrela, protagonisten eta adituen bitartez, aurkeztutako lanen ezaugarri garrantzitsu eta interesgarrienetako batzuk azalduko dira.

Osasun-alertak amaitu eta Oiasso Museoak ateak berriro ireki arte, "Ostegunetan, zinema Oiassorekin" proiektuak lan arkeologikoaren zati bat erakusten jarraituko die bisitariei.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika