Osasun neurriak: azken berriak

Aza, 2020

MASKARA JANZTEA BAITEZPADAKOA

2020ko urriaren 30 ostiralaz geroztik eta 2020ko azaroaren 16 arte, biak barne, bestela erran ezean, 11 urtetik gorako orok behar du babes maskara jantzi (6 eta 11 urte arteko haurrei maskara jantz dezaten gomendatzen zaie), 64-2020-10-30-003 prefet aginduak zehaztu leku publiko orotan (karrika, aire zabaleko leku publikoak).

Hendaiako Herrian jantzi behar da maskara leku publikoetan.

Maskara jantzi behar da ere honako leku publiko hauetan:

Pririnio Atlantikoetako aire zabaleko merkatu guztietan zabalik diren denbora guztian, 11 urtetik gorako guztiek behar dute maskara jantzi.

Pirinio Atlantikoetako departamentuko haurrentzako harrera-etxe guztien (haurtzaindegiak) publikoarentzako sargietatik 50 metroetara gabe den 11 urtetik gorako orok behar du maskara jantzi, astelehenetik ostiralera, goizez, 08:00etatik 09:00etara, eta arratsaldez, 16:00etatik 18:00etara.

Pirinio Atlantikoetako departamentuko gazteentzako ostatatze gabeko aisialdi zentro guztien publikoarentzeko sargietatik 50 metroetara gabe den 11 urtetik gorako orok behar du maskara jantzi, astelehenetik ostiralera, goizez, 08:00etatik 09:00etara, eta arratsaldez, 16:00etatik 18:00etara.

Pirinio Atlantikoetako departamentuko ikastetxe guztien inguruetan, 50 metrotako eremuan, 11 urtetik gorako orok behar du maskara jantzi, astelehenetik ostiralera, 07:30etik 09:00etara, eguerdiko atsedenaldian 11:30etik 14:00etara, eta arratsaldez 15:30etik 18:30era. Bigarren hezkuntzako ikastetxeen kasuan (kolegioak, lizeoak) betebehar hori larunbatetara ere hedatzen da, 07:30etik 09:00etara eta 11:30etik 13:00etara.

Maskara jantzi beharrik ez dute ezintasun bereziren bat duten eta dispentsaren froga erakusten duten mediko agiria daramatenek, betiere osasun neurriak betetzen badituzte; ez dute jantzi behar ere kirolean ari direnek (korrika, txirrindaz…) ez eta erretzaileek ere.

Urriaren 30, ostirala, 17 orenak

HENDAIAKO HERRIKO ETXEAREN OHARRA

Ostegun goizaz geroztik, Kotte Ecenarro auzapeza buru duen krisi taldea eta udal zerbitzuak abian jarri dira zerbitzu publikoak ematen jarraitzeko moldea antolatzeko; horren ondoren, osasun larrialdi egoeraren barnean covid-19aren pandemiari buru egiteko behar diren neurriak agintzen dituen dekretua argitaratu da. Hemen duzue dekretua.

Urriaren 30 ostiral honetako goiz amaieran suprefetarekin telefonoz mintzatuz argitu ditugu lehendik genituen zenbait zalantza. Baimenak, zabaltzeak eta hesteak… Herriaren jardunak eta jendeak hartzen dituzten eraikinak nabarmen dira ukituak. Hona hemen kontuan hartu beharrekoak:

​ZERBITZU PUBLIKOAK

Herriko Etxearen egoitza nagusian diren zerbitzu publikoak zabalik dira, bai eta Portu karrikan den gazteria eta informatika zerbitzua ere. Halarik ere, gogoan har zenbait urraspidetarako ordua hartu behar dela aitzinetik:

Egoera zibileko urraspideak: Nortasun agiriak. Ezkontzak. Bizikidetasunezko hitzarmena. Tel. 05 59 48 23 23

Eskola eta eskolaldiaren inguruko gaiak – Aisialdi harrera. Tel. 05 59 48 23 06

Hirigintza eta eskari teknikoak. Tel. 05 59 48 23 14

Ordainketak: Eskola jantokiak eta eskolaz kanpoko harrerak. Tel. 05 59 48 23 23. Jantokiaren ordainketak linean egin litezke familia gunean.

​ESKOLA, ESKOLALDI INGURUKOA, ESKOLAZ KANPOKOA

Maskara jantzi beharra 6 urtetik gorako haurrenganaino zabaldu da. Herriak eskolak maskarekin hornituko ditu lehen sartze egunean ahantzia dutenei emateko. Behar balitz, haurrek bina kirurgia maskara jasoko dituzte.

Herriak mantentzen ditu goIzeko eta arratseko harrerak, bai eta asteazkenetako aisialdi harrera ere (Ostatatze Gabeko Aisialdi Harreraren zuzendariak emanen dizkie gurasoei asteazkenerako agiriak). Ludoteka ere zabalik da.

​ELKARTEEN JARDUNA IA GELDIRIK

1 – Udal kirol ekipamenduak hetsirik dira publikoari. Aire zabalekoak nola estaliak dira hetsirik (estadioak, gimnasioak, tenisa, frontoiak, dojoa, trinketea, bolatokia, igerilekua). Salbuespen bakarrak, 42. artikulua aplikatuz, kirolari profesionalentzat, ikasleentzat, lehentasunezko publikoentzat eta lanbide formakuntza jarraituarentzat dira.

Xehetasun gehiagorako, ez duda eta herriaren kirol zerbitzura dei ezazue. 06.71.27.76.05

Klubeko jardunak etenaldian dira (baita biltzar nagusiak ere). Bakarkako jarduerak soilik egin litezke, ordubetez eta bizilekutik kilometro batera gehienez. 46. artikuluak dio ere ur-jarduerak eta aisialdi jarduerak debekaturik direla.

2 – Kultura eraikinak hetsirik dira publikoari (Mendi Zolan kulturgunea, zinema, mediateka, Denentzat zentroaren jardunetarako aretoak). Halarik ere, mediateka irakurketa sustatzeko tresnak plantan ematen ari da. Abadia gaztelua ere hetsirik da publikoari.

​EKITALDIAK

Ekitaldi guztiak gibelatu edo bertan behera utzi dira.

Auzoko azaroko jende harrerak gibelatu dira.

Aire zabaleko merkatuak elikagaietarako izanen dira soilik azaroaren 4 asteazkenetik goiti.

Otoitz lekuetan, hiletak gehienez 30 pertsonekin egin litezke; ezkontzetan ere jendeen kopurua mugatu da (6 pertsona).

Ehiza debekaturik da, salbu kaltegarri direnen ehiza.

​IBILALDIAK ETA HONDARTZA

Hondartzara eta naturguneetara joan liteke handik gehienez kilometro batera biziz gero eta orenbetez gehienez. Lehen oharrean erran genuenaren kontra, Pirinio Atlantikoetako prefetak gogora ekarri digu surfean aritzea debekaturik dela. Gogoan har bakarkako kirola besterik ez dela baimendua.

Parke eta lorategiak, jolastokiak eta agorespazioak ere zabalik dira, baina beti kilometro baten mugaren barnean bizi direnentzat eta orenbetez gehienez.

​SEGURTASUN ZIBILERAKO UDAL ERRESERBA BERRIZ EKINEAN

Herriak hendaiarrak deitzen ditu iragan martxoan sortu genuen udal erreserban parte hartzera. Jadanik izena eman dutenek Herriko Etxean erran dezakete noiz izan litezkeen libre, Administrazio Nagusiaren eta Araudiaren Zuzendaritzara zuzenduz.

​MUGITZEKO BAIMENAK HERRIKO ETXEAN EDO HERRIAREN WEBGUNEAN ESKURA DITZAKEZUE

https://www.interieur.gouv.fr/Actualites/L-actu-du-Ministere/Attestations-de-deplacement

Urriaren 30, ostirala, 8 orenak

Errepublikaren lehendakariak iragarri duenaren ondorioz, Herriaren krisi taldea bildu da urriaren 29an zerbitzu publikoa herrian nola emanen dugun aztertzeko.

Egun berean suprefetarekin egin bi elkarrizketei esker hainbat galderarentzako erantzuna ukan dugu. Hirugarren elkarrizketa bat aurreikusia dugu goiz amaian suprefetarekin, nazio mailan erabakitzen diren zenbait gairen inguruko xehetasunak jasotzeko.

Herrian aplikatzekoak diren neurriei buruzko jakinarazpen orokor bat eginen du auzapez jaunak arratsalde honetan, urriaren 30eko ostiral honetan, dekretua argitaratuko denean.

Joan-etorri guztiak aitzin deskargatu eta bete behar den agiria

Ostiral eguerdi honetatik goiti, metropoliko zein itsasoz haraindiko lurraldeetako Frantziar biztanleek haien joan-etorri guztiak justifikatu beharko dituzte, aitzinetik “baimen bereziko joan-etorri agiria” betez. Agiri hau poliziei edo jendarmeei aurkeztu beharko zaie, kontrola gertatuz gero.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika