Orientazio ikastaroa egingo dute irailaren 13an Lapurriturri inguruan

Abu, 2020

Lapurriturriko Informazio Gunean orientazio ikastaro berri bat antolatu du datorren irailaren 13rako (igandea da), Gipuzkoako Orientazio Taldearekin laguntzarekin batera. Azken asteotan bezalaxe, prebentzio neurri bereziak hartuko dira: maskara erabili beharko da eta partaideak bederatzi kideko bi taldetan banatuko dira.

Izena emateko epea datorren astelehenean (hilak 31) zabalduko dute, estekan honetan edota 010 telefono zenbakian. Ikastaroak bi ordu eta erdiko iraupena izango du (10:00etatik 12:30era) eta informazio gunean bertan hasiko dute. Antolatzaileek oinetako erosoak, ura, hamaiketakoa eta iparrorratza eramateko deialdia egin diete interesdunei.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika