ERDI AROKO AZOKAKO ARGAZKI LEHIAKETA ANTOLATU DU MERKATARITZA ETA TURISMO DEPARTAMENTUAK

Mai, 2017 Hondarribia, Mercado Medieval, Concurso Fotográfico

Udaleko Merkataritza eta Turismo sailak Hondarribiko 2017. urteko "Erdi Aroko Azoka" argazki lehiaketa antolatu du. Azoka ekainaren 10 eta 11an izango da aurtengo azoka, eta orduan aterako diren argazkiak entregatzeko epea uztailaren 3 artekoa izango da BAZen.

Partaide bakoitzak gehienez lau argazki aurkez ditzake, saritu edota argitaratu gabeak. Koloretan edo zuri-beltzean izan daitezke argazkiak, neurria 20x30 zentimetrokoa izan beharko duelarik (markorik eta euskarririk gabe).

Lanaren atzealdean izen bat idatziko da eta horrekin batera datorren kartazal itxiaren kanpoaldean, aurkeztutako lanean edo lanetan idatzitako izen berak.

Kartazalaren barruan argazkiekin batera beste gutun-azal bat egongo da eta bere barnean egilearen izen-abizenak, helbidea, N.A.N.ren fotokopia eta telefonoa idatziko dira. Lehen hiru sarituentzat, 500, 400 eta 300 euroko sariak egongo dira. 

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika