ONLINE TREBAKUNTZAKO IKASTARO BERRIA MERKATARIENTZAT

Mai, 2020

Irun AurreraSustapen ekonomikorako eta sozialerako Planaren barruan, maiatzaren 21ean, ostegunean (14:00-15:30) Online ikastaroa antolatu da merkatarientzat, Irungo merkatariei, Bidasoa Bizirikekin elkarlanean, eskaintzen zien ikastaroa da. Honako izenburua du "Eta orain zer? Merkataritza erresilentea” eta Nerea Urcola psikologo adituak emango duen hitzaldia izango da.

Pertsona batek edo talde batek ezbeharren aurrean bere onera etortzeko duen gaitasuna da erresilentzia, etorkizuna proiektatzen jarraitzeko. Premisa hori kontuan hartuta, hitzaldiak lagungarria izan nahi du une honetan saltoki txikientzat, automotibazioa lantzeko eta erresilientziaren ikuspuntutik etorkizunari baldintza hobeetan aurre egiteko tresnak emateko.

25 leku daude ikastaroan eta izen-ematearen arabera esleituko dira. Interesa duten pertsonak udaleko edo Bidasoa Biziriken Udal webaren bidez eman behar dute izena. Zoom plataforma digitalaren bidez emango da hitzaldia. Informazio gehiago nahi izanez gero, erabili telefono eta posta elektroniko hau: 943 509600 eta ekintzailetza@bidasoa- activa.com.

Jarduera hori Irun Aurrera Planak jasotzen duen prestakuntzarako laguntzen blokean sartzen da. Dagoeneko egin da online merkataritzari buruzko lehen ikastaroa (www.irun.org/irun-aurrera udal-webgunean eskuragarri), bai eta ostalaritza- establezimenduak berriz irekitzeko kontuan hartu beharreko alderdiei buruzko beste bat ere. Datorren astean hurrengo ikastaroa egitea aurreikusita dago. Kasu horretan, testuinguru horretan saltokietan sor daitezkeen egoerak maila pertsonalean nola landu edo kudeatu da ikastaroaren gaia. Izena emateko epea laster irekiko da eta ohiko kanalen bidez jakinaraziko da.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika