OMAR IGUAL- EN LANAK IRABAZI DU ERDI AROKO AZOKAKO ARGAZKI LEHIAKETA

Abu, 2018 Hondarribia, argazki lehiaketa

Omar Igualek lortu du Erdi Aroko Azokako Argazki Lehiaketako argazki onenaren saria. Ekainean egindako azokan hark ondutako ‘Preparado ante la amenaza’ argazkia da, hain zuzen, garailea. Bigarren, Javier Ortiz izan da “Monje” lanari esker, eta hirugarren, Manuel Barreiro, “Manos de artista” delakoaren egilea. 500, 400 eta 300 euro jaso dituzte, hurrenez hurren.

99 argazkik hartu dute parte, guztira, lehiaketan. Epaimahaia Estitxu Ortolaitz, Mikel Etxeberria, Floren Portu eta Julian Lazkanotegi argazkilariek osatu dute, eta Goio Uriarte Kultur teknikariak egin ditu idazkari lanak.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika