Olatu Talka 2017

Mai, 2017 Donostia Kultura, Olatu Talka, festival, urbano, musica, marecadillos

Olatu Talka jaialdian, musika, merkatuak, zientzia eta munduko festak izan dira ardatz. Aurten 160 proposamen inguru jaso dira eta merkatuetako eta kontzertuetako deialdiak ere arrakastatsuak izan dira eta, ondorioz, programazioa bereziarekin dator aurten. Hona hemen ekitaldietako batzuk.

Irekiera emanaldia

Udaletxeko terrazan, maiatzaren 19an, 20:00etan.

Inaugurazio ekitaldian musika eta belaunaldi arteko elkarbizitza izango dira ardatz. Alde batetik, Musikagelako 12 bandak eta bakarlarik, beraiek sortutako lau pieza eskainiko dituzte eta haiekin, Donostialdeko hainbat abesbatzetako 400 bat abeslari eta Francisco Escudero Kontserbatorioko Big Banda ariko dira. Talde horien lau abestiez gain, Itoitzen Lau Teilatu ere abestuko dute.

Prentsaurrekoa Webgunea

Kontzertuak

Musikak leku garrantzitsua izango du eta hiriko hainbat puntutan eta kaleetan agertokiak jarriko dira. Agertoki horietan ariko dira izen eman duten musikariak. Gutxi gorabehera 60 kontzertu izango dira hirian.

Ongi etorri: munduko festen topaketa

Teresa de Calcuta plaza, maiatzaren 20an, arratsaldez

Donostiako 5 eskolatan (Aitor, Intxaurrondo, Zuhaizti, Maria Reina eta Intxaurrondo Hegoa) lantzen ari diren aniztasunaren inguruko proiektua abiapuntutzat hartuz, Olatu Talkaren programa barruan sartu dute amaiera festa. Festa hori Euskal Herriko eta munduko hainbat lekutako festak elkartzeko ekitaldia izango da, Donostiako hiritarren aniztasuna, bizitza eta festak ezagutaraziz. Saharako haima, Ukraniako festak, Brasilgo sanba soinua, Ghanako perkusioa, Frantziako pazko arraultzak, etab.

Urbanzientzia

Katalunia Plaza, maiatzaren 20an, egun osoan

Zientzia kalera ateratzeko ekimena da Urbanzientzia, aurten ere Katalunia plazan egingo da, eta gainera, ezaugarri bereizi bat izango du: Aranzadi Zientzia Elkarteak 70. urteurrena du. Hori dela eta, Arantzadikoek elefante baten hezurdura Zurriola hondartzan lurperatuko dute, herritarrek, paleontologoek gidatutako lantegi batean, hau agerian utzi, piezak sailkatu eta elefantearen hezurdura berriro muntatzeko aukera izango dute.

Gainera, Teknahiren zuzendaritzapean, dibulgazio zientifikoaren inguruan hainbat hitzaldi, laborategi, esperimentu eta erakusketa izango dira Grosen egun osoan. Horretaz gain, tailer interesgarriak izango dira: 3D boligrafoak... eta gauez, Astronomia eta Light Painting lantegiak.

Merkatuak

Kontxako arkupeak, maiatzaren 19an eta 20an, 18:00-00:00

Berrerabilera merkatua, Sagastieder plaza, maiatzaren 20an, 10:00-14:00

Aurten merkatuek inoiz baino leku garrantzitsuagoa izango dute Olatu Talkan.

Alde batetik, Kontxa Gaumarket egingo da berriro, baina gau bakarrean egin beharrean bi gautan egingo da, maiatzaren 19an eta 20an. Egun bakoitzean 38 bat postu ezberdin jarriko dira, eta hauek egunero aldatuko direnez, bi merkatu ezberdin bezala izango dira.

Intxaurrondoko Sagastieder plazan beste merkatu bat jarriko da, maiatzaren 20an, goizez. Merkatu honen ardatza berrerabilera izango da, gauzei beste aukera bat ematearen filosofiarekin bat eginez, Emaus fundazioak parte hartuko du. Nagusiki lau ardatz izango ditu:

Bigarren eskuko merkatua: Intxaurdi Auzo Elkarteak bultzatuta, bigarren eskuko gauzen merkatua izango da.

Donostitruk: Donostitruk ekimeneko hainbat postu izango dira, aurtengo maiatzeko saioa Olatu Talka jaialdiaren barruan sartuz.

Elkartasun Liburu Azoka: Gizartean egoera okerrenean daudenei laguntzeko Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkarteak erabilitako liburuen azoka jarriko du Sagastieder Plazan.

Berrerabilera merkatua: Berrerabilitako materialekin artea edo bestelako produktuak sortzen dituztenentzako azoka izango da.

 Zer da olatu talka?

Olatu Talka kultur jaialdia Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutza proiektua bultzatzeko jaio zen 2010ean; behin Kultur Hiriburutza bukatuta, Olatu Talkak bere ibilbidea jarraitzen du, orain arteko helburu berei loturik eta hiria egin leloari jarraituz.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika