OIER GIL MENDIZABALEN ‘DENAK BERDIN’ IZANGO DA INAUTERIETAKO IRUDIA

Ots, 2019 Hondarribia, inauteria

Oier Gil Mendizabal hondarribiarra da aurtengo Inauterietako kartel lehiaketaren irabazlea. ‘Denak berdin’ izena du lanak. Denetara 16 izan dira aurtengo lehiaketara aurkeztu diren lanak, iazko kopurua baina bat gehiago.

Epaimahaia Estitxu Ortolaizek, Aritz Enparanek, Idoia Seijok, eta Maria Serrano zein Kalixa Silanes zinegotziek osatu dute, Goio Uriarte Kultura teknikaria eta epaimahaiaren idazkari lanetan aritu delarik.

Lanak jendaurrean jarriko dira otsailaren 25etik martxoak 5a bitarte (biak barne), Arma Çn.


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika