Oiassok udako jarduera biziarekin jarraitzen du

Uzt, 2020

Uztailaren 17an, ostiralean, Iñigo Lavado sukaldariak eta Jokin Lanz Antzinako Historian doktoreak legionario erromatarren dieta izango dute hizpide. Uztailaren 24an, ostiralean, Felix Manso sukaldariak eta Beñat Eguiluz doktoreak (Galesko Unibertsitateko ikertzailea) Aro Modernoko euskal baleazaleen elikadura izango dute hizpide. Bi kasuetan Luisa López Telleria, Basque Culinary Centerreko irakaslea, arituko da moderatzaile-lanetan. Jarduera horiek "Kostaldeko euskal sukaldaritza erromatar garaitik gaur egun arte" erakusketaren baitan egingo dira. Irailaren 30 arte ikusgai izango da erakusketa.

Museoak aldi baterako erakusketa honetara bisitak ere eskaintzen ditu astearteetan 11:00etan eta ostegunetan 18:30ean. Azken bisita honetan The Museum Foods and Drinks-eko pintxo bat dastatzeko aukera izango da. Prezioa 3,00 eurokoa izango da eta 5,50 eurokoa bisitaren ondoren dastaketa egin nahi bada.

"Meazuri, argiak eta koloreak" argazki-erakusketa

Bestalde, museoak eta Dark Red Team elkarteak abuztuaren 15era arte luzatzea adostu dute Meazuriko meatze-barrutian "argiarekin pintatzeko" teknikarekin egindako argazkiak ezagutzeko aukera. Argazki-erakusketak beste ikuspegi bat eskaintzen du Aiako Harriko meategi garrantzitsuenetako baten barruan. Dohainik da.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika