‘OBRA DE DIOS’ ANTZEZLANA OSTIRALEAN MARIANO PEÑA AKTOREAREKIN ITSAS ETXEA AUDITORIUMEAN

Urr, 2017 Hondarribia, antzerkia, Mariano Peña, Obra de Dios

Ostiralean Hondarribira orain artean arrakasta handia izan duen antzerkia etorriko zaigu. ‘Obra de Dios’, Mariano Peña aktore ezagunaren eskutik, arratsaldeko 20:00etan hasiko da eta sarrerak 15 eurotan salgai daude, kutxa sarrerak webgunean, ARMA PLAZAn ostegunerarte eta Itsas Etxea Auditoriumean bertan emanaldia hasi baina bi ordu aurretik.

Umorezko saioa

Unibertsoko jaunak, Zeruen eta Lurraren egileak, antzokia bisitatzen du bere hamar aginduak berridazteko. Gizateriak bere sorreratik egiten dituen galdera horien guztien erantzuna iritsi da azkenik. Zergatik sortu zuen Jainkoak Adan? Eva bekataria al zen benetan? Zenbat animalia sartu zituen Noek kutxan? Bibliaren protagonisten inoiz kontatu ez den benetako historia: Jesus, Abraham, Moises eta Steve Jobs. Gizakiak beti jakin nahi izan duen guztia, espazioaren eta denboraren erregeak eta bere arkanjeluek erantzunda.



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika