‘NOGEN’ KONTZERTUA OTSAILAREN 16 AN AMAIA KULTUR ZENTRUAN

Urt, 2019 Irun, kontzertua

Otsailaren 16an 20:00etan Irungo Amaia Kultur Zentroan Nøgen kontzertua izango da. Sarrerak 7,50 eurotan daude www.amaiakz.sacatuentrada.es web orrian.

Nøgen talde donostiarraren lan laburrak Lys izandako arrakastak abesti berrien gogoz utzi ditu entzuleak.

Urrian argitaratu dute euren lehen lan luzea Liv Til Døden izenpean. Disko honek taldearen bilakaera islatzen du, hastapenetako estilo pop-folkia garatu eta gehiago definitzen baitu. Ahotsen harmoniek protagonismo handia dute lan honetan. Melodia itsaskorrek ukelelearen eta gitarraren doinuak goxotasunez janzten dituzte, baxuaren eta bateriaren oinarri irmoak abestiak osatzen dituen bitartean.

Nøgen

Jokin Guilisagasti Mendivil, bateria eta koroak.

Olatz Cuevas Gainberri, bajoa.

Markel Idigoras Anitua, ukelelea eta ahotsa.

Alex Irazusta Irazusta, gitarra eta koroak.

Eider Saez, ahotsa


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika